Benetan behar al du nire aspiragailuak Internet izan egongela garbitzeko? Bisitak badatoz nire txirrinak zergatik informatu behar du ekoizlea? Zertarako komunikatu behar da nire gau-mahaiko bonbilla munduaren bestaldean dagoen zerbitzari batekin pizten edo itzaltzen dudan bakoitzean?
El Internet de las Personas
https://arainfo.org/el-internet-de-las-personas/ #pertsonenInternet #gauzenInternet #pribatutasuna
@txopi Konektatuta bakarrik ezin bestekoa.
Ez bakarrik espiotza edo ta enpresa handiak egingo dutenagatik, baizik eta, ingurugiro eta logika hutsagatik.
Gustoko dut informatika eta honen inguruan sortzen diren gauzak, baina gaur egungo egoera gehiegizkoa iruditzen zait.
Norantz goaz? 🤖
@bertol @txopi erabat ados. Neri ere ikaragarria iruditzen zait. Azkena erositako xurgagailua smartphone bidez kontrolatu ahal izateko, biak wifi sare berdinean eta internetera konektaturik egon behar dute. Zer demoniotarako behar du interneta xurgagailuak etxeko sofatik aginduak ematea besterik behar ez dudanean. Bizitza ohiturak, jokabideak, eta auskalo zer gehiago kontrolatzeko? Pasatzen ari direla iruditzen zait.
@txopi planteamendu berdina gertatzen da deabruarekin. Bizitza hobeto bizitzeko tentazioak besterik ez dira.