@okerreko Mumble ahalko zenun erabili, baño bidalketa norabide bakarrekoa izatea naezu? Kasu hortan Mumble ez da hain aukera aproposa
@porru baiki. Alde bakarrekoa. Streaming estiloan, alegia.... besteek emandako aukerak probatuko ditut egun hauetan aber... milesker!
@izaro @desertorea @inigoortega @porru @txopi ieeepa. Ba apur bat inbestigatu ostean azkenean hau otu zait errezena: ordenagailuan BUTT deituriko programa jarri (oso sinplea da), eta GISS.TV bidez emititzea. Gaur probatuko dut hitzaldi honetan...
@izaro @desertorea @inigoortega @porru @txopi giss.tv orrian kanal bat sortu behar da eta ez da berehalakoa. Moderatzaile batek onartu behar du, gure kasuan pare bat egunetan. Gero BUTT konfiguratzea oso erraza da. Hori egitea erabakitzen baduzu ta laguntza behar baduzu konfigurazioarekin, esan. Nik audioa bakarrik streameatuko dut, horregatik BUTT. Bideorako beste zerbait beharko zenuke...
@okerreko @izaro @desertorea @inigoortega @porru BUTT hori soinurako bakarrik da ala bideorako ere? Autusticin ez duzu ezer erreserbatu behar, traola bat asmatu eta zuzenean erabili besterik ez duzu: https://live.autistici.org/
Lehenengoa emititzeko da (OBSrekin) eta bigarrena emisioa ikusi nahi duten guztiek ikusteko.
@okerreko @izaro @desertorea @inigoortega @porru Hezkuntzan Librezale taldean hori erabili genuen jardunaldi batzuetan leku desberdinetan zeudanak Jitsi batetik hartuz. Horretaz gain emisioa kapsulatu genuen eta txat bat gehitu genion. Kide bat gida bat idazten dago jende gehiagok azpiegitura berdina modu errazean erabili ahal izateko.
Hemen ikusi zen emisioa (Autistici bitartez izan arren) eta txata (Kiwi IRCrekin): https://hezkuntza.librezale.eus/topaketak/ (orain blogera birbidaltzen du)
@txopi @okerreko @izaro @inigoortega @porru nik ere Txopik esan duen gauza bera esan behar nizun... HeL-n galdetu bestela eta pasatuko dizu git helbidea, orain ez daukat eskura, baina kode hori biltegi baten bukatu zuen zorionez kar, kar, kar 😇
@okerreko @izaro @desertorea @inigoortega @porru hilabete batzuren buruan (agian urte bat?), PeerTuben zuzeneko emisioak egiteko aukera egongo dela dirudi: https://lemmy.eus/post/47
@inigoortega @okerreko @izaro @desertorea @porru atzerapen handiagoa izango zuelakoan nengoan, baina ez, urtarrilerako streaming emisioak egiteko gai den PeerTube denon eskura erabilgarri egongo dela dirudi! https://joinpeertube.org/news#release-3.0rc
@txopi @inigoortega @okerreko @izaro @porru hori bai albiste ona txo!
@txopi @okerreko @izaro @desertorea @porru ONDOOOO