Jarraitu

​ek diruz gehiago ez laguntzea erabaki du Richard fundazioaren zuzendaritzara itzuli berri delako.

2019an ​k FSF utzi zuenetik gauzak hobera egin ez dutenez, itzulera erabaki txarra eta mingarria dela azaldu du RedHatek eta horregatik, hainbat urtez FSF diruz lagundu ostean, erabaki hau hartzera behartuta ikusi direla.
redhat.com/es/blog/red-hat-sta

@txopi Ba, hori orain egiten dute momentu egokia delako, bestela beste momenturen bat bilatuko lukete, ez kezkatu. Gainera, orain IBM da, gogoratu.

Hauek nahiagoko lukete FSF existituko ez balitz eta bakarrik OSI balego. Beraien hitzak orduan ezin ditut kontsideratu, RMSek esandakoak esanda ere.

Esanguratsuagoak esango nuke direla Riseup, SFC edo OBS. Enpresak nahiko meh. Esaten duten guztia interes ekonomikoekin dijoa beti.

GNOME ere aipatu daiteke. Baina bueno. Ba.

@inigoortega @txopi gehien harritzen nauen gauzetako bat da SL aldeko dozenaka ekintzaile, "enpresak eta OSI ereduak dira" esanez, Richard ez ezik (onargarria litzatekeena) Richarden adierazpen onartezin eta erabat gaitzesgarri batzuk ere zuritzen ari direla, beraien esanetan plano semantikoan eztabaidatu behar direlako... serio? Ostiaz, apo ederra jan beharko nuke hori erosteko.

Eta Richarden jarrera batzuk, betidanik, onargarriak ez direla esateak ez dit eragozten bere lan ona goraipatzea.

@inigoortega @txopi hau esanda, Richardek FSF uzten duelako erakundea desagertuko dela uste dute askok.

Esango nieke:

1. Richard ezinbestekoa bada (edonor ezinbestekoa bada), gaizki, oso gaizki, eraiki dugu FSFaren eta SLaren gobernantza eta hobe genuke orain jabetu.
2. SLaren mesedetan jarrera aberrante batzuk defendatu behar baditugu, ez dugu geure lana ondo egin.

Richard badoa ez da ezer gertatuko. Are gehiago, desiragarria deritzot noizean behin erakundea aireztatzeko bidea eskaintzea.

@desertorea @inigoortega ez zara bakarra. Software librearen munduko hainbat pertsona, RMS FSFren zuzendaritzara itzultzearen aurka agertu dira: rms-open-letter.github.io/

Nik ere uste dut Stallman ardura postuetatik urrun egon behar duela, gai batzuetan jarrera eredugarririk izan ez duelako (lotsagarria ez esateagatik). FSFk aurrera egin behar du RMSrik gabe orain, eta ikusiak ikusita, hemendik aurrera.

@jon @txopi @desertorea @inigoortega
Idatzi horretan gehien kezkatzen nauena honakoa da: "We are calling for the removal of the entire Board of the Free Software Foundation.". Nire ustez ez da batere zentzuzkoa hori eskatzea... eta agerian uzten du asmoa ez dela RMS kanporatzea bakarrik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.