Jarraitu

Europarrak zeri sentitzen dira lotuago, eskualdera, estatura edo ​ra?

Ñabardura interesgarriak maparen txoko desberdinetan 🔍

@txopi badirudi erkidegoan ez dugula lurraldearekiko loturarik

@jogerka laranja, "The region in the country" da. Beraz, esango nuke gure lotura hain dela estatuarekiko txikia, beraren eskualde bezala ere ez garela identifikatzen (gainera, hirutan zatituta egoteak ere ez dio eskualdearekiko loturari lagunduko).

@txopi
Twiterren esan dudanez, hau da ikusten dudan bigarren mapa nun iparraldea ez den erakusten 🤷

@Xipiryon bai, pena da inkesta lurraldeka(fr)/erkidegoka(es) egin izana eta ez departamentuka(fr)/probintziaka(es). Emaitzak xehetasun maila horrekin lortzeko, datu askoz gehiago bildu beharko zituztela suposatzen dut. Mapan Europar estatu osoak falta direla ikusita, egindako lan kopuruarekin datu esanguratsuak lortu dituztela uste dut.

Estatuka bakarrik egiten diren mila mapa, datu bilketa, ikerketa eta inkesta daude, maiz ezertxo ere esaten ez dutenak. Honek behintzat...

@Xipiryon @txopi
Kontua da mapa hau Europako eskualde legal-politikoak kontuan hartu inda dola, besteik ez, ta Iparralde ez da existitzen nik dakitela eskualde soil bezela Frantzian

@porru @Xipiryon mapa horretan Akitania eskualdea ageri da, Bordeleraino luzatzen dena. Departamentuka egin izan balute hobe, Pirinio Atlantikoak agertuko lirateekelako. Baina kontuz, bertan, Ipar EH ez den eremu bat ere baitago. Inkesta batek ezin ditu Europa osoko arazoak konpondu nire ustez.

Edonola ere, mapan gauza interesgarri asko daude. Begira Irlanda (pena Erresuma Batua ez agertzea brexitaren ondoren), begira Aland irlak edo Budapestarrek erantzun dutena (Victor Orbanengatik?).

@txopi @porru @Xipiryon Berriak ikertzaileekin hitz egin du: «Erregio gisa comunidad autónoma terminoa erabili genuen gaztelerazko bertsioan». Euskarazko bertsioan ez dago ziur nola itzuli zuten.
berria.eus/albisteak/198877/eu

@aldatsa @txopi @porru @Xipiryon argipenarekin, eta, emaitzak ikusita, albiste bikaina. Probintzialismoaren iruzurrean ez garelako erori. Orain, zeinekin identifikatuko ginateke gehiengoa? Baskonia, Euskal Herria, Nafarroa?

@txopi Basque country: Lowest attachment to country AND lowest attachment to region

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.