Jentiak 🙌🏻 emotikonua askotan ipintzen dau, eta nik ez dakitt ze arraixo esan gura daben irudixorrek: aluan signo feministia? Txalua? Enkuadre fotografikua? Hatzazkolak garbi dittuala? Iñok argitzerik bai?

@admin @desertorea @txopi Garai berrietako emojia orduan, esanahi "likidoa" duten kontzeptu berrien estilokoa, hala nola "mitiko" ("tipiko" eta "epiko"ren mistura xelebrea) edo "sin mas" ("ondo" zein "txarto" esan nahi dezakeena, egoeraren arabera).😁

@txikillana @txopi @admin @desertorea Iep! Nik ere pozik eta "ueee" edota futbol zelaietako olatuarekin erlazionatzen dut...
Interesgarria elkarrizketa!
Bide batez... zer gertatu da benetako @txikillana -rekin? Oporretan al dago?

@izaro @admin @desertorea @txopi @txikillana@mastodon.jalgi.eus Ba ez dakit, gizona. mastodon.jalgi.eus egun askoan erorita dabil (ez da lehenengo aldia), eta hementxe, izaera alternatiboarekin. Fedibertsoaren abantailak.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.