Jarraitu

@desertorea testu ederra, eskerrik asko. Bat nator diozunarekin!

Oharra: badakit badakizula baina testuan copyleft/libre pixka bat nahasgarri geratu dela iruditu zait. Inor nahastu ez dadin aipatu nahi dut *libreak* diren CC lizentziak 3 direla: BY-SA, BY eta CC0. Hauetatik bakarra da *copyleft*, BY-SA.

@txopi bai, saiatu naiz parentesiaren oharrarekin konpontzen, baina agian merezi du, zehazki zeintzuk diren libreak/copyleft aipatzea. Gero egingo dut. Ume txikiak bezala siestan egon beharko nintzateke eta 😜😜

Eskerrik asko iruzkinagatik eta ekarpenagatik!

@desertorea @txopi Galderatxo bat bururatu zait. CC BY-SA eta CC BY existitzen dira, baina CC SA ez. Badago arrazoiren bat horretarako?

@aldatsa @desertorea kultura askotan egiletza aitortzea aspalditik egiten den zerbait da, horregatik lizentzia gehienetan BY klausula dator. SA, NC eta ND klausulak BY gabe arraro geratuko lirateke; lan batekin zerbait egitera behartzen zaitu norbaitek baina ez dakizu nork?

Existitzen ez diren klausulen konbinazio batzuk baliteke posible izatea baina interes gutxikoak izango lirateke. SA NDrekin konbinatzea bezala, sorta luzatu ko/zainduko luke baina ziurrenik ekarpen askorik egin gabe.

@aldatsa @desertorea "luzatu ko/zainduko" ordez "luzatuko/zailduko" idatzi nahi nuen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.