Jarraitu

Zenbait adituren ustez ​ek nerabeengan nerbio tikak eragin ditzake. Touretten sindromearen kasuak, bereziki, 12 eta 25 urte bitarteko emakumeen artean biderkatu dira.
gazteberri.eus/?p=9611

@txopi berrogeialdiak, eta baita pandemiak ere, gazteengan psikologikoki nola eragin duen aztertu beharko litzateke. Adibidez, euren izaera sortzeko prozesuan izan duen eragina neurtzeko. Agian dagoeneko egin dute, begi bistakoa da ez naizela aditua, baina oso kezkagarria deritzot eta nago antzeman ez izanagatik tratatu ez diren arazoak konpondu gabe jarraitzen dutela. Niri inguruan antsietatea eta depresioa antzeman ditut pertsona benetan gazteengan.

@txopi ez da artikuluan planteatzen dena, baina irakurri ostean hori etorri zait. 😇

@desertorea aztertu da eta aztertzen ari da. Ikerketak eta artikuluak argitaratzen ari dira han-hemenka. Atzo auzoko liburudendan izan nintzen eta oker ez banago nobedadeen atalean hain justu gai horixe jorratzen zuen liburu bat zegoen.

@txopi bai, hori bai. Baina ez naiz liburu baten edo bestearen ikuspegi teorikotik begiratzeaz ari, maila praktikotik baizik. Gehiago da auzoko haurrak aztertzea eta, behar balute, tratatzea. Eskoletan edo zer dakit nik. Osakidetzari eskatu zitzaion, baina nik dakidala ezerezean geratu zen.

@txopi tiktok-ek sortzen duen adikzioa esageratua da, beste sare sozial batzuk baino askoz handiagoa

@porru @manexpagape @txopi Bai, bai, hala da. Nire 13 urteko semea txarto ibili zen, hain da ezen, bere kabuz erabaki zuen gutxiago ikusi behar zuela, ez ziolako onik egiten. Oraindik ikusten du, e? Baina garai batean seko engantxatua zegoen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.