Zuek nola diozue?

Jarraitu

@otsokume "harraska", naiz eta gaur egun ez diren harrizkoak. Eta harraskan dagoena garbitzeari "harrikoa egin".

@txopi nirean beti izan da sukaltarria (gurea ere harrizkoa ez den arren 😉) eta harrikoa egin. Harraska ez dut inoiz entzun.

@otsokume @txopi Ez dakit gauza berdinaz ari zareten. Fregaderoaz, ala jatekoak prestatzeko enzimeraz zabiltzate?

@bertol @otsokume @txopi Gurean ere harraska (emaztea oiartzuarra dut 😜 ). Eta hemen horri buruzko dokumental etnografiko ganberro bat. eibar.org/blogak/orakulua/xx-g

@txikillana @bertol @txopi ezin dut bideoa ikusi. Atzo eta gaur saiatu naiz baina ezin. Beste gailu batekin probatuko dut.

@txikillana @bertol @otsokume @txopi aska berba (egurrezko plater moduko bat, jatorrian) nahiko emankorra (izan) da gurean, 'ontzi' adiera orokorragaz: harraska, edaska, txarraska...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.