@AzkueFundazioa @topagunea barkatu baina #TikTok erabiltzeko 13 urte gutxienez ez dira behar? Euskal gazteek halako sare batean beraien kabuz izena emateko gutxienez 14 urte gutxienez ez dituzte izan behar?
TikTok sare sozialak haur eta gazteengan hainbat eta hainbat arrisku eta arazo sortzen dituela jakina da. Orduan zergatik animatzen dituzue 11 urteko umetxoak beraientzat kaltegarriak diren gauzak egitera?
@RiverRock @txopi @AzkueFundazioa @topagunea Twitter egokiagoa da, bai, azken egunetako tutak ikusita ez dirudielako Mastodon monitorizatzen dutenik, Twitterren edukiaren islada baino ez da.
@RiverRock ez nuen artikulu hori ezagutzen, eskerrik asko.
Gai honi buruzko esteka pare bat gehiago:
https://www.gazteberri.eus/?p=9611
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/zein-adinekin-haurrak-hasi-sare-sozialak-erabiltzen/
@txopi @AzkueFundazioa @topagunea Joño, eta orain Azkue Fundazioaren eduki bat, guk dioguna aipatzen duena, eta beraien ekintzaren aurka doana. Harrigarria bai, behintzat
@txopi @topagunea Eskerrik asko zuen ekarpenengatik. Gure asmoa plataforma honetan euskarazko edukiak sortzea eta erreferenteak bultzatzea da gazteen artean, baina baita ahalik eta zuzenen ere: beraz, lehiaketaren parte hartze adina aldatuko dugu, eta horrela komunikatuko dugu gaurtik aurrera. Hurrengo ediziorik balego, zuen ekarpenak aintzat hartuko dira. Agur bero bat.
@AzkueFundazioa @topagunea eskerrik asko. Pozten naiz zuzendu izanaz.
@txopi @AzkueFundazioa @topagunea Nik twitterren ere gauza berbera komentatu diet. #TiktokEzDaHaurrentzat
Irakurgai honetan info gehiago.
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=8129929&orden=0&info=link