Erakutsi gehiago

Myoung Ho Lee artista hegokorearra basora joan eta argazkiak ateratzen dizkie zuhaitzei, atzean fondo zuri bat jarri ondoren. Era honetan, ikuslearen atentzioa maiz arretarik jartzen ez diegun artelan natural hauetara zuzentzen du.
yossimilo.com/artists/myoung-h

Itxialdiaren jaitsiera faseka egiten ari gara. Urratsez urrats, itxialdiarekin akabatu arte.

Eta noiz hasiko gara berau eragin duen kapitalismoa desmuntatzen?

Nolakoak diren haurrak... Gaur, Legoz egindako txiste bat "idatzi" du nire semeak! 😄

AppCensus-ekoek dela eta sortu diren app desberdinak aztertzen ari dira eta txosten honetan, besteak beste, COVID-19.eus agertzen da:
blog.appcensus.io/wp-content/u

Gorriz agertzen diren gauzak (baimenak direla, liburutegiak direla, datuek transmisioa dela...) apikazio honek bere erabiltzaileei sortzen dizkien arriskuak dira. Horietako asko erraz saihestu daitezkeenak gainera.

Gure 7 urteko alaba bere "telefonoarekin" jolasten aurkitu dut. Tapaduna dela esan dit eta jolas asko dauzkala!

Arrazoi osoa du, ezta? 😄

Ikerketa honetan aztertu dute nola urtarrilaren 24an, Guangzhouko jatetxe batean, Wuhanetik kutsatuta etorri berria zen A1 pertsonak (irudian puntu horia) ondoko mahaietakoak kutsatu zituen, aire girotuaren norabidean zeudelako. Honek erakusten du zeinen garrantzitsua den leku itxiak ondo aireztatzea.
wwwnc.cdc.gov/eid/article/26/7

«Mundu batean loratu ginen eta beste batean esnatu. Ohartzerako, Disneyk magia galdu du, Paris jada ez da erromantikoa, New York ez da altxatzen, Txinako harresia ez da gotorlekua eta Meka hutsik dago. Besarkada eta muxuak arma bihurtu dira bat-batean, eta guraso eta lagunak ez bisitatzea maitasun ekintza. Uste dut mezu bat bidali nahi digula: "ez zarete beharrezkoak. Itzul zaiteztenean, gogoratu nire gonbidatuak zaretela, ez nire jabeak".»

Xabier , 2020ko apirila

Zazpi zientzialarik mantentzen duten blog batean azaldu dute, egin dituzten kalkuluen arabera, Txinako aktibitate industrialaren jaitsierak eragin duen aire kutxaduraren jaitsierak, 20 aldiz jende gehiago salbatu duela COVID-19 birusak hil dituenak baino. g-feed.com/2020/03/covid-19-re

Badirudi euskaldunok "epa" hainbat gauza desberdin adierazteko erabiltzen dugun bezala, asturieraz "meca" hitzak ere hainbat inflexio dituela. 😂

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.