Aldiriren 10. urteurren honetan ezin ahaztu Maider Uriarte Idiazabalek (Colhester 1981-Leioa 2016) eginiko ekarpena. Bereziki bere ikerketa lerroarekin erlazionaturiko gaiak plazaratu zituen; alegia, paisaia eta honen inguruko gaiak.

Honez gain, hainbat aleetako arduradun ere izan zen, esate baterako "Paisaia badator" alean. Azkenik, esan beharra dago, Ula Iruretagoienarekin batera zuzendari izan zela urtebetez. Argi esan daiteke, beraz, bere ekarpena nabaria izan zela.

ūüď∑ 2015

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.