Erakutsi gehiago

🙋Irakasleak behar ditugu (Prest_Gara 20/21)

Urtarrilaren 15era arte duzue proposamenak bidaltzeko epea

ℹ️ Informazio gehiagorako 👉
ow.ly/V2Av50xOPmp

Egun on!
Bueltan gara!

Gogoratu 2020ko Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko epea urtarrilaren 31an amaituko dela.

Proposamen eta iradokizun denak ongi etorriak izango dira

Bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen 👉 ow.ly/or3250xqjGf

Euskarazko doktorego-tesien datu-basetik hainbat datu atera daitezke. Jakintza arloen araberako bilakaeraz gain, genero ikuspegitik ere aztertu daitezke datuak. Edota unibertsitateen arabera, urteen arabera...

euskadi.eus/euskarazko-doktore


Giza eta Gizarte Zientzien arlokoak dira euskarazko doktorego-tesi gehienak. Hala ere, azken urteetan joera aldatu da. Zientzia arlokoek gora egin dute; batez ere nabarmentzekoa Osasun Zientzietako lanek azken 10 urteetan izan duten gorakada
euskadi.eus/euskarazko-doktore

Josu Martinez : “Euskarazko zinemarekiko ez-ezagutza ez da maila akademikora mugatzen”

Eibarko Udala|k eta UEUk lankidetzan ematen duten XIV. Juan San Martin beka irabazi berri du Martinezek

buruxkak.eus/berria/josu-marti

Humanitate digitalen inguruko euskarazko hiru proiektu saritu dituzte EWKEk eta UEUk

Guztira zortzi proiektu aurkeztu dira deialdira eta proiektuak aztertuta, epaimahaiak bi lan beharrean, hiru saritzea erabaki du. Proiektu bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu eta 8 hilabete izango dute ikerketa-lana egiteko.

ueu.eus/…/humanitate_digitalen ... Ikusi gehiago

UEU ere, zelan ez, @durangokoazoka |n izango da. Barrenkale 32an izango gara zuen zain. Egin zaiguzue bisita!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.