Aizue, zer nahi duzue esatea, abantailak baino ez ditut ikusten sare honetan!
-Sare autonomoa da (sistema gure eskuetan)
-Software librea da (nahi adina funtzionalitate gehitzeko aukera)
-Euskaraz dago %100
-Tootak euskarara itzultzeko aukera ere bai
-Oso fin dabil errendimenduz
-Ez da euskaldunon irla bat sortzeko pentsatutako zerbait (munduarekin komunikatuta dago)
-Publikora ireki aurretik jendea erabiltzen ari da
Ba... twitter uztekotan nago... 🤔 Itxi ez baina agian idazteari utzi bai
Girona izango da zergak Kataluniako Zerga Agentziari ordainduko dizkion lehen hiriburua https://www.argia.eus/albistea/girona-zergak-kataluniako-zerga-agentziari-ordainduko-dizkion-lehen-kapitala-izango-da
Firefox erabiltzeko arrazoi bat gehiago:
Zergatik dabil uBlockOrigin gehigarria Firefoxen beste nabigatzaile batzuetan baino (askoz) hobeto?
https://github.com/gorhill/uBlock/wiki/uBlock-Origin-works-best-on-Firefox
4 minutu eta 54 segundo. Orain arte makinek bakarrik lortu zuten #SuperMarioBros denbora horretan bukatzea. Atzo Niftski izeneko pertsona batek 4:55etik jaistea lortu zuen. 4:54:948ean jarri zuen munduko errekor berria.
Denbora hori makinek jokatutako partida perfektutik gertu dago: 4:54:26. Jokoaren izugarrizko ezagutza eta exekuzioan zehaztasun harrigarria eskatzen du hori egiteak... eta milaka saiakera egiteko pazientzia izatea.
https://www.polygon.com/22372715/super-mario-bros-speedrun-record-4-54-55-niftski
@mikelgs @inigoortega Oso interesgarria! Wikipedian informazio pixka bat aurkitu dut:
https://en.wikipedia.org/wiki/History_of_New_Zealand#M%C4%81ori_arrival_and_settlement
Artikulu hau! Lan itzela egin du Luistxok
!!! ⬇️ ⬇️ ⬇️
Do you speak a language other than English? Fediverse projects need people of all languages to help translate the software that the Fediverse runs on.
Here are some links to Fediverse projects that are looking for translations:
Mastodon
https://crowdin.com/project/mastodon
PeerTube
https://weblate.framasoft.org/projects/peertube
Lemmy
https://weblate.yerbamate.ml/projects/lemmy/lemmy
Friendica
https://www.transifex.com/Friendica/friendica
Funkwhale
https://translate.funkwhale.audio/projects/funkwhale
Badirudi berriz martxan dagoela eta bidean daturik galdu gabe.
Zorionak!
➡️ | https://lemmy.eus/post/2019 |
Alex Gabilondori irakurria:
Frantziako Hezkuntza Ministerioak ikastetxeentzako zerbitzu telematikoak eskaintzen hasi da:
* Bideo-konferentzietarako Jitsi eta BigBlueButton.
* Hodeia Nextcloud bidez.
* Dokumentu partekatuentzat Etherpad.
* Bideoak biltzeko Peertube eta blog zein foroetarako aplikazioak.
Informazio gehiago:
* https://www.pedagogie.ac-nice.fr/dane/s-informer/apps-education-des-outils-numeriques-pour-tous-les-personnels
* https://primabord.eduscol.education.fr/bigbluebutton
Tamalez, Estrasburgoko datu zentroaren sutea dela batzuk eten behar izan dituzte.
Etxekoek "oparitu" didaten izarraren benetako izena eta bakarra HD 26684 da. Argazkiren bat atera beharko diot eguraldiak laguntzen duenean!!
🔭 ⭐
Ziurrenik izar horren izena behin baino gehiagotan salduko zuten... zeren, diotenez ikusten diren izarrak bakarrik izenda ditzakezu. Ba al zenekien milioika izarretatik 3000 inguru bakarrik garela begi hutsez ikusteko gai? Ba hori...
Honen harira esan beharra daukat, izenarena erabateko FAKEa dela. Izan ere izenagatik ordaindutako webgunean bakarrik agertuko baita erregistroa. IAU (International Astronomical Union) delakoak ez du inoiz aitortuko izen hori. Baina nola esan hau maitasun guztiz oparitu dizunari?
Bide batez, etxekoek gugandik 908 argi urtera dagoen izar bat "oparitu" didate 😍 😍 . Ipar izarra eta Kasiopea konstelazioaren artean kokatzen da gutxigora behera (Urtzi O.L. izenarekin 🤩 ). Iparra non dagoen inoiz ahaztu ez dezadan izango da ⭐ ⭐
@zital @urtzai 2001eko uztailak 14an izan zen kontzertu hori.
Aspaldi hartu zigun erreleboa beste belaunaldi batek, baina oraindik existitzen da #Txokoaldeko #AkerraGaztetxea. 2019ko udazkenean parte hartze prozesu bat egin zen eraikinaren etorkizuna erabakitzeko. Une honetan berritzeko lanetan ari da udala. Beheko pisuak gaztetxea izaten jarraituko du eta goikoan auzotarren bilgunea egongo da.
https://noaua.eus/txokoalde/1583319512527-txokoaldeko-akerra-gaztetxea-eta-auzotarren-bilgunea-etorkizunean
#Usurbil
@zital @urtzai 2000ko hamarkada hasieran OK izeneko talde batek jo zuen auzoko gaztetxean (ikusi kartela). Oker ez banago zarauztarrak ziren eta oso gazteak. Zuek zineten?
Nik ere orduan ukitu nuen HTMLa aurreneko aldiz. Gaztetxearen webgunea lagun batek egin zuen, baina nik aldaketa txikiak egiten nituen. Ez da oso ikusten, baina hemen dago:
http://web.archive.org/web/20031019113103/http://www.geocities.com/akerragaztetxea/
Informatikaria eta saltxeroa. Denbora librean bideojokoen mundua euskaldunei hurbiltzen saiatzen naiz. Euskal Herri euskaldun batean amesten dut