Jarraitu

Aizue, zer nahi duzue esatea, abantailak baino ez ditut ikusten sare honetan!

-Sare autonomoa da (sistema gure eskuetan)
-Software librea da (nahi adina funtzionalitate gehitzeko aukera)
-Euskaraz dago %100
-Tootak euskarara itzultzeko aukera ere bai
-Oso fin dabil errendimenduz
-Ez da euskaldunon irla bat sortzeko pentsatutako zerbait (munduarekin komunikatuta dago)
-Publikora ireki aurretik jendea erabiltzen ari da

Ba... twitter uztekotan nago... πŸ€” Itxi ez baina agian idazteari utzi bai

@urtzai nik automatikoki konektauko ditut biak. Hemen idatzi eta Twitterrera eraman, hori da asmoa.

Eta beste instantzia baten dudan erabiltzailea hona migratu πŸ˜‡

@dabidnet ni twitter irakurtzeko baino ez erabiltzea pentsatzen ari naiz. Jarduna hona ekartzeko. @agaraialde -i ikusi diot twitterreko mezuak hona ekartzen (azaldu beharko digu nola πŸ˜‰) eta nik uste horrek balioko didala

@urtzai @dabidnet Nik crossposter.masto.donte.com.br erabilita automatizatu dut. Twitter-etik Mastodon-era edo alderantzizko norabidean ere erabil daiteke

@agaraialde
Ni saiatu naiz crossposterrekin baina twitterren izena ematea lortu dudan arren mastodonen ez, emaila jarri ta arazo mezua agertzen zait behin eta berriz...
@urtzai @dabidnet

@nizuzuzunini Crossposter-ean #mastodon kontua atxikitzeko ez da e-posta jarri behar, mastodon helbidea baizik. Zure kasuan: @nizuzuzunini izango litzateke

@urtzai @dabidnet

@nizuzuzunini Opppsss... ez da ongi agertzen toot-ean. Zure #mastodon helbidea @nizuzuzunini-@-mastodon.jalgi.eus (kendu abilduaren aurretik eta ondoren jarri ditudan marratxoak) da. Hau da, abildua+mastodon ezizena+abildua+instantziaren helbidea (mastodon.jalgi.eus)

@urtzai @dabidnet

@agaraialde
Hori egin eta 'sartu email helbide 1' agertzen zait...
Eskerrik asko laguntzagatik!

@urtzai @dabidnet

@dabidnet @urtzai bai, pakete bat naiz eta galdera pare batekin nator:

Nik hasierako instantzia daukat (mastodon bakarrik). Hori aldatu beharko nuke?

Nola sinkronizatu hemen idatzitakoa twitterren agertzeko?

Eskerrik asko!

@bitoralonso ieup! Ez dakit zer esan nahi duen hasierako instantziaren kontu hori. Erabiltzaile bat nola migratzen den jakin nahi duzu? πŸ˜‚πŸ˜‚

Nik momentuz IFTTT erabiltzea neukan buruan. Baina hau ere pasatu digu @agaraialde​
ek crossposter.masto.donte.com.br

@urtzai

@dabidnet bai (uste dut πŸ˜‚). Kontua da nik @mastodon.social daukadala nire erabiltzaile izenean. @mastodon.eus-era aldatzea komeni da? Berdin du?

... eta eskerrik asko @agaraialde -ren estekarengatik!

@bitoralonso

Merezi duen edo ez norberak erabaki behar du. Nik adibidez mastodon.social-en daukadan erabiltzailea instantzia honetara migratuko dut profila instantzia bakarrean izan nahi dudalako.

MEG bat idatzi dugu eta migraketa nola egin da galderetako bat, hemen aurkituko duzu: "Nola ekar dezaket beste instantzia bateko erabiltzailea mastodon.eus-era?" kaixo.mastodon.eus/ohiko-galde

@agaraialde

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.