Kokoteraino nago besteek gazteleraz idatzitako gauzak euskaratzeaz. Benetan diot, euskaldun=itzultzaile berdintasun hori birpentsatu beharra daukagu. #Euskara “Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, Hobe nuela hautazea Munduko hiritar izatea. “ https://www.invidio.us/watch?v=9L8sDIuwkyg

@izaro Ni duela urte batzuk intsumiso deklaratu nintzen. Elkarte batean izan zen: kideen %80a euskalduna da, baina barne funtzionamendu OSOA gazteleraz da. Noski, gauzak publikatzeko-eta, gaztelera hutsean egitea txarto gelditzen da (eta arazoak ekar ditzake, dirulaguntzak lortzeko adibidez). Beraz, "euskara komisioa" sortu zen, zeinaren funtzioa ez zen elkartean euskara bultzatzea, baizik eta testuak, artikuluak, gutunak euskaratzea. Hor sartu ninduten. Eta nik esan nuen🖕

@txikillana @txikillana Bai ezagutzen dut "Euskara-talde-itzultzaileen" funtzionamendua... baina gero beti geratzen zaizu arantza sartuta... nik egiten ez badut dena gaztelera hutsean izango da!
:(
Oraingo kasuan elkarteko batzordean euskara "dakien" bakarra ni naiz. Beraz niri dagokit itzultzea, hori da logika. Bazkideei zuzendutako gutun guztiak... nik itzuli behar, edo beno... gazteleraz doaz soilik.
Gaur erdi-broma-erdi-serio esan diet lana kobratzen hasiko nintzela (urgentziekin gainera beti). Erantzuna mundiala; ni euskaltzalea izanda, miltantzia bezala hartu behar dudala, beste batzuek beste lan batzuk egiten dituzten bezala.... 2019. urtea eta Gipuzkoako Hiriburuaz ari naiz.

@izaro Nik, intsumisioa egin nuenean, zera esan nien: elkarteak gazteleraz funtzionatzen badu, materiala gazteleraz publikatu. Noski, horrek "pikatu" zien. Beste norbait bilatu zuten. Ni, behintzat, ez nago euskararen floreroa ureztatzeko prest.

@txikillana @izaro

hanka egiten dut, gero ta gehiago, erdera hutsean dabiltzan taldeotatik, lagun-taldeetatik, harremanetatik, lanpostuetatik. Biziraupen sena ;-)?

Alde ona: denbora pilo bat askatzen zaigu.

Beste alde bat, norbera gero eta isolatuago bizitzeko arriskua ;-)! (-Bilbo artean, sikeran).

Ordez,
1. euskarazko mikro-guneak kontzienteki lehenetsi.
2. edozein eratako topaguneetan (batez ere gehiengo euskaldunenetan), ahozko interprete-sistema xumeen alde ekin.

@Eleder @txikillana @izaro nik urteak euskaratik sortzen ez diren ekintzetan parte hartzeari utzi niola. Aspertuta kuota betetzeko "albo kaltea" izate sentimendu hortaz. Game Erauntsian adb erdal medioetan agertzeari muzin egin diogu. Radio euskadin esan zidaten moduan: "pero es bueno para vosotros, porque hay muchos euskaldunes que nos escuchan...". Pos por eso mismo señor, queremos q esos euskaldunes pasen a ser oyentes de Euskadi Irratia

@urtzai @Eleder @txikillana
Mmm.. bai agian getoak indartzea da aukera onena... baina ez dakit, ez dakit nik ba.... gogorra egiten zait batzuetan...
Jarraitu

@izaro @txikillana @Eleder ghetto bat ez bada, beste ghettoa indartzen duzu. Gogorra da, baina ez dut beste aukerarik aurkitu

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.