Jarraitu

Aitor Zurimendi: "Txinaren interesak ez dira bateragarriak gure interesekin, demokraziaren askatasunekin eta bizimoduekin". Galdera egingo nioke, ea AEBko interesak aldiz bateragarriak ote diren gure interesekin, demokraziaren askatasunekin eta bizimoduekin. Eta bide batez, ea "gure enpresen" (EBko enpresen) interesek ere balio horiek betetzen ote dituzten.

[SPOILER] Erantzuna aurretik esango dizuet nik: EZ.

berria.eus/paperekoa/1955/010/

@urtzai 5G sareak, pribatutasuna (edo espioitza internazionala) eta politika. Osagai onak pastelak harrotuta irten dezan #legamiberriainterneta

@urtzai
Antzeko zerbait pentsatu nuen TikTok aplikazio txinatar ezagunak Txinako gobernuak gustuko ez dituen edukiak zentsuratzen dituela irakurri nuenean.
theguardian.com/technology/201

AEBetako Twitter, Facebook, Instagram eta gainerakoek antzerakoak egingo ez balituzte bezala...

@aldatsa @urtzai

Huawei-k Google aplikazioak aurrez instalatzeko gaitasuna galdu duenetik bada horiek instalatzeko aukera ematen duen web bat, gailuaren administrazio baimena eman behar zaio.

Titularrak: KONTUZ! Ez eman gailuaren administrazio baimena ausazko webgune txinatar bati!!!

Googlek lehenetsita dakar gailuaren administrazio baimena erosten ditugun telefonoetan. Non dago ausazko enpresa bati baimen hori ematearen aurkako abisua?

Lau "paranoikok" abisatzen dute, eta kasu gutxi.

@aldatsa @urtzai eh! Ez ezazue publikoki zalantzan jarri neoliberalen izen ona!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.