Jarraitu

Moxala lapurtu zioten lehengusuari Aginagan (Usurbil), ekainaren 23an. Arra da, marroia ile beltzarekin eta orbain zuria du kopetean. Orain bi hilabete inguru ditu. Argazkia orain dela hilabete eta erdikoa da. Zerbait jakinez gero DM bat idatzi mesedez. Mila esker

@urtzai abisatuko ditugu Noauakoak, zeozer argitaratzeko? 🤔

@joxe oh!! Ideia ona bai. Erredakziora bidaliko diet zerbait

@urtzai @joxe txo baie jentiek ze nezedidade dako moxala ostuteko???? ia topaten bazuien hori eindxauen amaperrie

@zital @joxe ba hasieran galduta edo ibiliko zela pentsatu zutela baina, segituan ikusi zituztela zaldien lorratzak hesiaren kanpoaldean. Baina beraiek joan zirenean zaldi guztiak barruan zeuden eta hesia itxita... Nabarmena omen da moxala amagandik bereizten ibili zirela. Txiolandian batek esan du saltzeko ez dutela asko balio eta jateko erabili ohi dituztela 😢

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.