bolo bolo dabilen honetan, guk atzo Aiaraldeako faktorian ikusi genuen. Gure Monty Python euskalduna! 🤣🤣

Hau da gertatu berri dena:

- bot batek zahurgarria den menpekotasun bat aurkitu du
- bot batek PR bat egin du hori konpontzeko
- CI sistemak PRa baieztatu du
- bot batek PRa batu egin du
- bot batek batura hori GIF batekin ospatu du

Txio originala: mobile.twitter.com/gabro27/sta

Gutxitan izaten da sailkapen orokorrean 2. izaten zaren momentuko argazkia

Atzo Berri Txarraken kontzertuan gazte eta ez hain gazte gehienak (ia denak ez esatearren) 2 hitz euskaraz eta gainerakoa espainolez esanez zebiltzan. Zer eta BTX kontzertuan. Lan ikaragarria egin ostean, oraindik ere kolosala falta da egiteko, argi dago... ez dakit ba bide onetik goazen. Hala bedi...

Denek barre egin didate desertuko palmondo haziak ekarri eta landatu nituelako. Gaur arte... 😎

Zu, kotxe autonomoen algoritmo programatzailea eta antiespezista zara... Kasu hau aurkeztu dizute, non kotxeak bi aukera kalkulatu dituen:

A) Aurrera jarraitu. Basurdea hiltzeko probabilitatea %96. Kotxe barruan daudenak hiltzekoa %0,8.

B) Izkin egin bazterra joaz. Basurdea hiltzeko probabilitatea %3. Barruan daudenak hiltzekoa %47.

Aukera bat lehenetsi behar duzu. Nahi duzun doinu eta neurrian...

Everesteko egoera surrealista umorera ekarrita. 5 lagun hil dira duela gutxi iladetako itxaronaldi luzeen ondorioz. Egun hartako argazkia omen da

Noren profiletik hartu dudan asmatzen duenari, 5 puxtarri 🤣🤣🤣 (egilea isilik egon dadila mesedez)

Landaketa masiboekin amaitu behar dugu lehenbait lehen... Gaixo zeuden pinuak bota, mendiak zuritu eta ondoren eukaliptoa sartzen dihardute. Hau ez da inondik inora jasangarria. A ze triskantza! Hondeamakinak mendian?

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.