📻 Madrilen ustezko kasu batzuk detektatu omen dituztela eta albiste denez, «tximino-baztanga» sarrera hautatu dugu Gaixotasunak Hiztegitik.
labur.eus/tximino-baztanga
#euskara #terminologia
🇫🇮 Finlandia eta 🇸🇪 Suedia albiste diren honetan, idazkera zaintzeko gomendio batzuk
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/6315-finlandia-eta-suedia-albiste-diren-honetan-idazkera-zaintzeko-gomendio-batzuk
#euskara #hiztegia
🥶 Bazenekien «izotz» nolabaiteko hitz elkartua dela? Eta nola sortua den? 🤓 Gaur ere Blanca Urgellen zutabean badago zer ikasi!
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2022-05-18/izotz-eta-suzko-abestia.htm
#euskara #hiztegia #berria-ren bidez
📅 Gaurko egunez, duela 32 urte, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea nahasmendu mentalen zerrendatik atera zuen.
🌈 #LGTBIFobiarenAurkakoEguna dela eta, sarrera hauek hautatu ditugu gaur #Euskalterm-etik:
«sexu-orientazio» 👇 eta «sexu-identitate» 👇
«Nonbait» eta «nonbaiten» formen artean zein ote zaharrena? Ondo begiratuz gero, #euskara-ren historian atzera eramango gaituzte hitzek, morfemek eta egiturek.
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-11/bizitzaren-gradu-dualak.htm
Blanca Urgellen artikulua, #Berria-ren bidez
Zibersegurtasuna puri-purian dagoen honetan, 'Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa' plazaratu dugu Euskaltzaindiaren eskutik.
👉27 kontzeptu jaso dira lexikoan.
👉Deskargatzeko: https://labur.eus/ZbbGX
👉Oinarrizko Lexikoak: https://labur.eus/Qo6fl
🤔 Nola adierazi euskaraz ‘armas pesadas’ / ‘armes lourdes’ / ‘heavy weapons’?
💡 Arma horiek Ukrainako gerraren harira hizpide direnez, honako sarrera hau hautatu dugu gaur hiztegi arauemailetik 👇
https://labur.eus/arma
#euskara #hiztegia Euskaltzaindiaren bidez
🗨️ Ia gauza beretsua/bertsua gertatzen da beste horrekin ere!
🤔 Zein da euskara estandarrean hobesten den forma? Beretsu edo bertsu?
💡 https://labur.eus/beretsu
#euskara #hiztegia Euskaltzaindiaren bidez
💡 «AITONA bat», ez «aiton bat».
Modu berean, «AITONA-AMONAK», eta ez «aiton-amonak».
🔍 https://labur.eus/aitona-amonak
#euskara #hiztegia Euskaltzaindiaren bidez
💡 Inflazioa dela eta, EROSAHALMENA galdu dugu, ez eros ahalmena (ezta eros-ahalmena ere).
🔍 https://labur.eus/erosahalmen
#euskara #hiztegia Euskaltzaindiaren bidez
💡 Zenbaitetan «antzeslan» irakurtzen edo entzuten den arren, «antzezlan» da Euskaltzaindiak araututako forma.
🎭 https://labur.eus/antzezlanEH
#euskara #hiztegia
🏳️⚧️Bai, gaur Pertsona Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna da.
https://labur.eus/transgeneroEU
#euskara #berdintasuna #Euskalterm
😎 Ospea OSTIA, KABRON eta MEKAGUENDIOSka irabazi izanak euskararen arima garbia salba lezake.
🙋♀️ Irakurri Blanca Urgellen iritzia, gaurko @berria-n 👇
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/015/002/2022-03-30/irain-batzordea.htm
#euskara #hiztegia
👏 Masaileko, belarrondoko, muturreko, zaplazteko, plastateko, mustupileko...
😵💫 https://labur.eus/masaileko
#euskara #sinonimoak
Terminologia eta Lexikografia Zentroa. Egunez egun hitzari bide egiten.