Adiskide olerkariok:

Goierri telebistak bere presentzia baieztatu du eta bihar irailaren 18an eguerdiko 13etan etorriko da.
Horregatik jarri dute aurkezpena 12:30etan Segurakoek.

Beraz, ahal duzuenok eta nahi duzuenok etor zaitezkete Auxtin Zamoraren SU-HATSA erakusketaren irekiera-ekitaldira:

2021/09/18
12:30
ARDIXARRAN, Segura

E-mail honi atxikita doakizue afixa.
Jaso ezazue besarkada bero bana

Berriak
Maiatz, elkarte bezala agertuko da ekitaldi andana batean, zuen agendetan sartzekoa, nola :
-Irailaren 19an, igandean, Kanbon izanen den 3. liburu azokan, Jougleux salan (10-18 :00)
-Irailaren 25an eta 26an Zarautzen, Literaturia azokan, udaletxearen parreko karpa
@Maiatz

Poesia-errezitaldi gutti eskaintzen ditut, eta hona hemen aukera bakan altxor horietako bat... @ziribilsarea

datorren ostegunean clownak Elorz-eko dorrean eta larunbatean Arbizuko eko-kanpinean clowncierto poetikoa...

Olerkari maitea:

Datorren urteko 23. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatu genuen beste behin ere, urtexahar horren azkenetan, eta orain urteberriaren hasieran berriro ere oroitaraztera gatozkizue.
oraindik deus ere bidali ez duzuenoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu: Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru gehienez ere , eta horrekin biografia labur bat.Azken epea bidaltzeko 2021eko Urtarrilaren 15

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.