Jarraitu

YouTube webgunea erabiltzea estresantia da: Iragarki pila bideotan, webgunian bertan... onartezina! Gainea, Google kaka bezela beti erdin; erreprodukzio-zerrenda bat in nahi? Google-en kontua sortu! Kanal bat jarraitu nahi? Berdin!!

Nekagarria, ezta? NewPipe aplikazioakin ahaztu zaite Google-etaz! Aipatutakoa intzazu Google-eko kontuikan be!! Gainea, nahiz ta beta fasian eon, Soundcloudekin bera in dezakezu.

NewPipe ▶️: github.com/TeamNewPipe/NewPipe

"Jaio gara libre izateko, ta ez loturik egoteko."

@zakurranputza Ordenagailurako, invio.us oso ondo dago. Nik bertan ikusten ditut bideoak, baina 720p ra da egokiena ikustea. Uste dut arazoak dituela 1080p erabiltzeko. Nik horregatik bertatik bideoen helbideak kopiatzen ditut eta ondoren mpv erabiltzen dut bideoa erreproduzitzeko: $ mpv "<helbidea>".

@INIROBO hoi dek eta!! Baita ere, youtube-dl erabilgarria da bideoak nahiz bideotako audioak jaisteko. Gainea, "milaka" webgunekin iteu lan, oso tresna baliagarria: ytdl-org.github.io/youtube-dl/

@zakurranputza @INIROBO yt-dl (+ mpv) erabiltzean kontuan izan behar dena da youtube-dl eko instalazioa beti eguneratua izatea bestela... Nik horregatik PyPi-ko bertsioa erabiltzen dut. Denbora gehiagi pasa dut tontoarena egiten nituen arazo batzuk konpondu nahian eta azkenean eguneraketa bat besterik behar ez nuela zen arazoa 😅

@inigoortega @INIROBO ba bai, gainea Linuxen oinarritutako distribuzio batzutako biltegitan youtube-dl-ren bertsioa ez omen dator euneratua, beaz, zuk diozun bezela, hobe da pip erabiltzea instalatu ta euneratzeko zuzenin (nik ere izan ditut komerik youtube-dl-eko bertsioekin 🤭)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.