Agenda oculta, 1990, Ken Loach, Erresuma Batua.
Zineforuma Egiako Kultur Etxean, urtarrilaren 15ean, asteazkenarekin, 19:15etan. Gobernu guztiek dute agenda ezkutua: erailketak, tortura, ustelkeria; baina egia ezin da ezkutatu. Ipar Irlandako gatazkari buruz. Espainolez bikoiztua.

"Azken hatsa ematen ari zen leku hura, eta bere azken hatsarekin batera, mundu ikuskera eta biziera oso bat akazien hosto artean ihesean"
amuitz2.wordpress.com/2019/12/

"Baina galdera geratu zait mahai ertzean,
erortzeko zorian, erantzunak aldez aurretik
ihes egin didala zoruko zurezko oholetan"
amuitz2.wordpress.com/2019/09/

"Beldur naiz ez dudan oroitzen
itsas ondoko bideak, gauen
zirrara, isiltasun ikaratuak
zure ezpain estuak ezintasunez estaltzen."
amuitz2.wordpress.com/2019/07/

Bidea argitzeko sugar txiki bat daramagu barruan,
amets galdu eta asmo aurkitu berrien artean tolestua,
sugar handi bilakatzen dena guztiok plazan elkartu orduko.
amuitz2.wordpress.com/2019/06/

Hala joan zen ere nire gogoa
hainbat maitaleren azal leuna haztatuz,
astiro, perfekzioan erortzeko asmoz.
amuitz2.wordpress.com/2019/05/

Aste honetan berezia Egiako Batzordearekin: Erraiak dokumentala, irrintziari buruz. Ekain Martinez de Lizarduy zuzendaria bertan egongo da. Apirilaren 4an, asteazkena, 19:15etan.

...egun batean ikusten duzu ertzetan ere bizitza badagoela, dirudienez norbaitek ohar bat zirriborratu zuen orrialdearen izkinan telefonoari kasu egiten zion bitartean,...
amuitz2.wordpress.com/2019/03/

Asteazken honetan Egiako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:15etan. Las inocentes: II. mundu-gerran bortxatu eta haurdun utzitako lekaimeen istorioa (espainolez bikoiztuta)

Behar bada lehiaketaren antolatzaileek... 

…Joni ematen dioten eskarmentua ezagutzeko gogoz geratu naiz, eta faltan bota dut azkenean ez jakitea Mirenek berak ez ote dion Joni mezurik zuzenean helarazten.

@elegose

Planteatzen dena asko gustatu zait: 

plagioarena, lehiaketen menpekotasuna itxurakeriarekiko, epaileen izendapenak eta abar.

Bereziki gustatu zait belaunaldi unibertsitario baina prekarioaren deskribapena. Zorrotza eta azkarra da burges aurrerakoiei egiten zaien kritika, artista guai delakoei egiten zaiena ere. Ironiaz betea.

@elegose

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.