mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Bezeroentzat arreta zerbitzu guztiak ere kakazten doaz. Planteatzen duzun arazo bat bideratzeko tresna bat izatetik, erakundeen aurpegia garbitzeko (saiatzeko) sistema bihurtzen ari dira denak.
Oraintxe bertan jaso dut jarri nuen kexa bati erantzuna. Webgune batean euskarazko hitz oker bat oraindik ez dute aldatu, baina euskaraz eta gazteleraz idatzitako justifikazio eskutitz bat bidaltzeko denbora izan dute.

@garaolaza Irakurri, ulertu eta zuzentzen saiatu ordez, AAren bidez erantzungo balute bezala da. Erantzun beti, kaso egin sekula ez.

Hezkuntza Sailari zalantza bat autkeztu nion euren deialdi batean, testu batek, nire ustez, esan nahi zutenaren (A) justu kontrakoa ziolakoa (B). Inguruan dozenerdiri galdetu nien testuaz eta guztiek ulertu zuten, neuk bezala, B (tartean filologoren bat).

Erantzuna: testuak A dio (B esanez).

zetxeburua 🇵🇸 🇨🇺

@Josebabarandi @garaolaza kamixeta bat honekin, faborez "Erantzun beti, kaso egin sekula ez".

@zetxeburua @Josebabarandi @garaolaza baikortasun pixka bat jartzeko, 2021ean Donostiako udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiei eskatu nien autobus-geltoki baten zutabea metro batzuk mugitzeko, nahasgarria baitzen ilara ordenatua sortzeko turistez betea doan linea batean. Bada, pelota elkarri pasa ondoren, etsia hartua nuela, duela aste batzuk tokiz aldatuta ikusi nuen. Zer dira hiru urte zutabe bat tokiz aldatzeko? 🥳