mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

zital

Euskaratik gaztelerara esaldiak itzultzeko zer erabiltzen duzue?
(eta alderantziz)

@zital esaldiak ez ditut normalean itzultzen.... Gogletranslate nahiko arriskutsua da. Baina azken egunotan #modela edo horrelako zerbait iragartzen ari ziren. Bilatuzak .eus instantzian!

@izaro oraindik ez dut bat ona topatu, ea... LAGUNDU OSTIA!

@zital Esaldi osoak, ala lexikoa eta lokuzioren bat? Nik Elhuyar zein Euskaltzaindiako hiztegia, zenbait esapide eta hitzak itzultzeko. Eta jakinminez nago, ea Elhuyarren tresna berria hain ona den ala ez probatzeko

@ninotxka nik neuk elhuyar erabiltzen dot

@zital nik ere gehien erabiltzen dudana da baina ez zait bat ere gehiegi gustatzen. Behin eta berriz irakurtzen ditut itzulpenak, batipat zentzua izan dezaten eta ez hamar duroko hitz ulertezinak.

@ninotxka
Beste aukera: Gipuzkoako Imemoriak itzulpenen datu basea lagungarria ere
@zital

@soma @zital
aizu, ba ez nun ezautzen! MLSKR

@Anefer ba erdu, ia atrebiten bazaran!!!!

@zital
Nik gehien erabili dudana Elhuyar da eta egun batean ikusi nuen weborriaren behe aldean corpus edo ez dakize Ta hitz Bat emanda, hitz hori duten esaldien itzulpena ematen zuen

@Bingen "ez horregatik" -> "Por eso no por eso" 😅