Jarraitu

beste artikulo baten leidu dot "NAGO" esaldi hasikeran, gero paletuek bestiok gariez

hain gatxa da

"euskararekin ere antzera gabiltzalakoan nago" idaztie "Nago, euskararekin ere antzera gabiltzala" idatzi biherrien?

Euskal kutxu handidxaue emotentsolakuen nau, eztau biherrizenik holakorik idazteko; oin izenburue be elegante datorsku:

"Ortografia akatsen izurritea"

😂 😂 😂 😂

@zital @boligorria Bada, ez dut arazoa ikusten. Iparraldean 'I wonder' esanahiaz erabili izan da (betiere "(ote) -(e)n" egiturarekin), eta Hegoaldean 'I think/believe' adierazteko (+ "-(e)la"; cf. banengoen ba ni...).
Gainera, "-lakoan nago" oso atzean geratuko litzatekeen kasuetarako baliagarria da, oso. Hori bai, Iparraldeko erabilera ere sustatu behar da 🙃

@zital @boligorria Gauza batean arrazoia emongotsut: adibide horretan ez zen beharrezkoa eta, nago komarik gabe idatzi behar dela 😬

@protoeuskaldun @boligorria ba ni neu enai ohitxuten berori leidutiegaz -eta aspaldidxon makiñetxu bet bider leidu dot-, ahozkuen be zartazue emongo lekidost, baie ez horrenbeste. Nagore izeneko bat biharran okitxiek pe zerikusidxe okin lei, NAGO deitsuten tsagulakon 😂

@zital @boligorria Interesgarria ahozkoan (hots, entzunez) errazago onartuko zenukeelako hori, oro har aditza aurreratzea ahozkoan egiten baitugu gehien. Hizkuntzaren alderdi batzuetan idatzizkoa zurrunagoa izan ohi da (hainbata arrazoi tartean zilegizkoen ondorioz), intonazioak eta bestelako ezaugarri suprasegmental eta ez-berbazkoen laguntzarik ez baita (puntuazioak ez du erabat betetzen hutsune hori).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.