Jarraitu

@protoeuskaldun txo esan dostie APATS bermioko berbie, imieri jesartzeko esaten datzona, ia badakizun nondik datorren

@ekaitz_zarraga @protoeuskaldun @eider bizkai osuen esango ete da? bueno nondik datorren topateko hobeto :)

@eider @zital @ekaitz_zarraga @protoeuskaldun Eibarren (nire etxean behintzat) ume oso txikiei esaten zaien berba bat da, ipurdia eserlekuan erortzearen onomatopeia nire ustez. Pixkat diferentea hori bai: "ápatxi!". Ez da konjugatzen, nahiz eta gaur egunean hain hedatua dagoen hizkera infantilizatzailean "apatxi egin" entzun izan dudan. Onda bereko berbak: "pa", "lolo", "nan-nan", "apapa"... ume oso txikien protokonbertsazio sinpleak. bergarakoeuskara.eus/node/2022

@txikillana @eider @zital @ekaitz_zarraga Bai, guk ere erabiltzen dugu "apatx (egin)" (erderaz ere "apachín", "apatx ein"-etik?), baina ez dakit tradiziozkoa den edo (oh sorpresa) euskara batuak hedaturiko bizkaitar berbea (ez da Bermeokoa soilik :P). Nolanahi ere, ez da gaur egungo kontua, hizkuntza guztiek dituzte haur hizkerako hitz bereziak. Bizkaikoa bada, apatx 'pezuña' hitzarekin lotu liteke akaso, baina "onomatopeia" ere modukoa izan daiteke.

@zital amak (Gernikarra) apatsak bihetzoskolari deitzen dotze
@protoeuskaldun

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.