@zital Argazkiaren paradoxa harrapatu dut, barregarria da, baina gutxiengo direnei erraztasunak eskaintzea orokorrean ondo iruditzen zait.

EuroPython2016-an Django Girls proiektua ezagutu nuen eta positiboan planteatuta zegoela iruditu zitzaidan, neskak indartzeko asmoz rollo txarrik gabe.

Badira gero hitz hutsez osatutako "How to" erasokorrak neskak mutilak bezain burujabeak direla ahazten dutenak, errealitatea aldatzekotan errealitatetik abiatuz aldatzen dela alegia

en.wikipedia.org/wiki/Gender-e

@Osoitz bai, bueno hori azkaningoko pantallazue ezta euren enpresiena, keja dan batena baΓ±o

@zital Bai bada apur bat kuriosoa irakasleen artean emakume gutxi daudela seinalatzea konpondu nahi den arazoa hain zuzen hori denean.

Gora teknologia gogoko duten neskak! Antolatu! Baina urteekin erabaki dut asimetria ez dela bizardun mordo bat asanbladan "How to" batekin autoflagelatuz konponduko dugun zerbait, ez baita konpondu behar apurtuta ez dagoena, aukera gero eta libreago izan gero eta gehiago egiten badugu batzuk hona eta besteak hara, libre, arazo bati buruz hitz egin al daiteke?

@Osoitz @zital ea galdera ondo ulertu dudan erantzun eta hanka sartu orduko. Teknologiarekin lotuta dauden hezkuntza/jakintza esparruetan neska kopuru eskasa egoteari arazo deitu dakiokeen (deitu behar ote zaion) da galdera?

@dabidnet @zital

Bai, ikerketen arabera zenbat eta berdintasun handiagoa gizartean, gero eta nabarmenagoa da genero bereizketa ikasketa batzuetan, lehen estekatu dudanaren arabera:
en.wikipedia.org/wiki/Gender-e

Hortaz, libreki aukeratzea dagoenean desberdintasuna areagotzen bada ez ote da azalpen estatistikoa desberdintasun biologikoetan egongo? Hor daukagu neurologia ebolutiboa haritik tiratzeko, agian ondorioren batera heldu gaitezke.

@Osoitz @zital behin irakurri nuen software librearen munduan (hirurok maite dugun esparrua izanik horretan zentratuko naiz), emakumeen parte hartzea % 2koa zela. 2016ko datua da (FLISoL1).

Hasierako mugimendu feministek ere, ezagutza zientifiko-teknologikoan emakumeen kopurua eta berauen ikusgarritasuna eskasa dela aldarrikatu zuten. Zorionez, geroz eta talde ziberfeminista gehiago daude (Hackmeetingean beste baten berri izan nuen) errealitate hau ikustarazten laguntzen. 1/X

@Osoitz @zital emakumeen ahalduntzean sakontzen duten proiektu estrategiko asko daude: Debian Womens, LimuxChix, FOSSchix... berauen ikusgarritasuna oso txikia da gure komunitatean. Proiektuen ordezkari lanetan zenbat emakume dauden ikustea besterik ez dago.

Zenbat emakume ezagutzen dituzue generorik gabeko nick baten atzean? Nik batzuk. Euretariko batzuekin berba eginten dut eta beraien ekarpenak kontutan hartzeko egiten dute. Zerbait usteltzen zaigu hori egin behar duten bakoitzean. 2/X

@Osoitz @zital SLaren komunitatean parte hartzea bermatzen duten mekanismoak sortzen ditugunean ere, ez du esan nahi egokiak direnik. Ezta eroso sentituko direnik ere. 3/X

@Osoitz @zital adibidez, Stallmanen azken adierazpenen kontura, feminismoarekiko kritika oso gogorrak irakurri behar izan ditut software libreko blog esanguratsuetan. Ez dut aurkitu ez hanka ez bururik zeukan kritika bakar bat ere.

En fin, nire ustez zerbait kulturala da eta bizi garen gizarte ustel honen adierazle da (beste bat). Horregatik SLaren inguruan esparru ez mixtoak sortzen direnean, ni neu behintzat, poztu egiten naiz. 4/4

@Osoitz @zital bukatzeko galdera erantzun, abade predikatzailea ematen dut eta ez zen hori helburua.

"Teknologiarekin lotuta dauden hezkuntza/jakintza esparruetan neska kopuru eskasa egoteari arazo deitu dakiokeen (deitu behar ote zaion) da galdera?".

Zalantzarik gabe, gure komunitatean, bai, arazo nabarmena eta justifikaezina. Berandu baino lehen zerbait egiteko modukoa. Ez da nahikoa izango hausnarketan geratzea. Genero ikuspegitik lantzen diren proiektuei ongi etorria eman behar diegu.

@dabidnet @Osoitz eta "arazo" hori beste arlo batzuetan ematen al da? Adibidez gizon gutxi dauden esparruetan gizonak egotea bultzatzen al da? Nik uste emakumeak PAKEAN utzi behar direla, eta haiek nahi dutena egiten utzi, gizon asko dauden eremuetan sartzen badira, normaltasun osos tratatu, babastoren bat ongo dala? Seguru, ba horreri aurre egin. Ezindxena da andrak ume txikidxek edo inbaliduek ezango baizien trata.

@zital @dabidnet @Osoitz Kaixo! Normalean gizon gutxi dagoen arloetan sartzen bazara, gizona izanik, ez duzu arazorik topatzen, gehienetan laguntza da topatzen duzuna.
Kontrara aldiz, ez dago azaldu beharrik ere zen nolako jarrerak hartzen dituzten gizon batzuek emakumeak bere esparruetan sartzen direnean.

@izaro @Osoitz @zital +1 Izarok esandakoari. Eta esango nuke gauzak "bere kabuz konpontzen" usten direnean, konpondu baino, enkistatu egiten direla.

@zital @dabidnet @Osoitz Niri ere, lehen kolpean, hori etortzen zait burura. Baina birritan pentsatuz, ulertzen dut jakintza eremu batetik bestera alde itzela egon daitekeela. Eta adibidez, 30 urteko nerabe pizzajale pajilleroz betetako garaje bat (badakit topiko bat dela 😝) bereziki deserosoa izan daiteke neska software librezale batendako.

@dabidnet
Titularra:
Neskek beraiek nahi dutena ikastea 'arazo larri eta justifikazina' da Dabiden iritziz.
;-p

Neska gehiago daude li-te-ral-ki matxistak diren letrak dituzten kontzertuetan, agian SL-an zerbait txarto egiten ari ginelakoan egoerareren analisia zen txarto egin duguna urteetan?

@zital

@Osoitz egia esan, titular horrek irudimen ikaragarria erakusten du idatzi ditudan hitzak indargabetzeko (bai behintzat desitxuratzeko).

Erabili dituzun bi gertaera horien arteko konparazioa ez dut elikatu nahi. Oso desberdinak direnez, konparatze hutsak ez du zentzurik. Bestearen (kasu honetan nire) argudioak absurdora eramateko ez bada.

Hementxe erretiratzen naiz.

@zital

@Osoitz badakit (errua nirea izan da txisteetan oinarritu beharrean, argudioetan oinarritutako eztabaida serioa zela pentsatzeagatik). Ez naiz haserretu, lasai 😊

@zital

@dabidnet
Barkatu, saiatuko naiz zure argudioei merezi duten errespetuarekin erantzuten, ez dut uste oso urrun gaudenik.

Ez duzu esan nik defendatu dudan argudio zentralarekin ados zauden, asimetria nagusiki diferentzia biologikoei erantzuten diola alegia, nik esandakoak eta zuk esandakoak ez daude kontrajarriak, biak izan daitezke egia aldi berean, baina hau kontuan hartzea ala ez bereziki garrantzitsua iruditzen zait 'arazo' deitzen dugun horren dimentsioa zehazteko.

1/X

@zital

@dabidnet
Software librean antolatutako emakume talde batzuk aipatu dituzu. Ez dago errepikatu beharrik positiboa iruditzen zaidala, arrunta da antzerako interesak dituztenekin elkartzea, maiz pertsona bera halako hainbat taldeetan dago eta taldeen arteko ideien edo ikuspuntuen "kontaminazio" positibo bat ematen da.

Bai esan dut talderen batetik ateratako analisia batzuekin ez nagoela ados (asko sinplifikatuz, emakume gutxi egotea = gizonen errua) hemen ez dakit ados gauden.

2/X

@zital

@dabidnet
Generoa ezkutatzeko beharra sentitzen duten neskak daudela aipatu duzu.

Ez dut ingurune hurbilean halako jarrerarik ikusi (inor neska izateagatik besteak baino gutxiago dela pentsatzen duenik) baina anekdota ez da datua.

Curriculum-ak antolatzen zituen inteligentzia artifizial batek, izenean oinarrituz gizon xuriak izateko itxura zutenak lehenesten omen zituen, gizakiak imitatuz.

Ez dago arrazoirik hori SL-an ere gertatuko ez denik pentsatzeko, ez gehiago ez gutxiago

3/X

@zital

@dabidnet
Stallmanekin gertatutakoa ekarri duzu harira, ez dut kakatza horretan sartu nahi, baina anekdota bat kontatuko dizut, badakizu programazioa ikasten nabilela, klasean inork ez zenien nor zen Stallman hori eta hasieratik ziren neska gutxi, aurten bakarra geratzen da. Ez dut uste Stallman horretan inolako zerikusia duenik.

Anekdota ez da datua baina datuak ildo beretik doazela badakigu.

4/X

@zital

@dabidnet
Amaieran galdera erantzuten duzu, neska gutxi egotea arazo larria dela diozu, hemen nik uste ez gatoz guztiz bat.

Esan dut nire ustez zein den asimetriaren azalpen nagusia, horrek ez du esan nahi konpondu beharreko arazoak ez daudenik genero ikuspegitik, baina nire ustez proportzio diferentzia hori arazotzat jotzea analisi oker bat egitea da eta horrek zentzurik ez proportziorik ez duten erabakiak hartzera eta indarrak xahutzera eramango gintuzke

5/5

@zital

Erakutsi gehiago

@Osoitz noski Stallmanek ez duela horretan zerikusia (zerikusi zuzena) nik ez dut horrelakorik aditzera eraman (edo behintzat ez zen hori nire helburua). Esan dudana da software libreko blog askotan, gizonek sinatutako justifikatu ezinezko iritziak irakurri ditudala. Kasurik onenean mansplaining egiten.

@Osoitz aipatu ditudan neskak ez dute uste neska izateagatik gutxiago direnik (buruan ditudanak oso ahaldunduta daude). Esan dudana da sentitzen dutela beraien ekarpenak ez direla berdin kontutan hartzen neskak direla esaten dutenean. Sentipen hori hor dago eta niri pena ematen dit gure proiektu askatzaileek emakume batzuengan sentipen hori eragitea. Honen inguruan berba egin beharko genuke.

Adimen artifizialaren inguruan egiten duzun hausnarketarekin ados nago. Erabat.

@Osoitz ez gaude erabat ados. Baina zure ikuspuntua ulertzeko gai naiz. Nire arrazonamendua da: SLaren komunitatearen partaideen % 98 gizonezkoak. Parte hartze politikak, beraz, gutxienez % 98an, gizonok erabakita. Normala deritzot emakume asko eroso ez sentitzea. Zelan sentiarazi eroso? Gizonok ez dugu asmatzen jakingo (baldintza kulturalak). Emakumeak behar ditugu. Nola erakarri? Auskalo. Beraiek esan behar digute (eta guk esaten dutena hausnartu eta gure ezintasuna onartu).

@Osoitz aurrera ba, eskerrik asko.

Ez nago ados defendatu duzun argudio nagusiarekin. Ez dut uste asimetria diferentzia biologikoen eragina denik. Ez zait bururatzen gizon eta emakumeen arteko diferentzia biologiko bakarra, jakintza zientifiko-teknologikoan dagoen asimetria nabarmena justifikatzen duenik.

Aitortu behar dizut ez naizela argumentua erabat ulertzeko gai eta jakin nahiko nuke zein desberdintasun biologiko ikusten duzun zuk. Diferentzia kulturalak baino ez ditudalako antzematen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.