:mastodoneus: duela 3 urte aurkeztu genuen publikoki mastodon.eus instantzia!

Proiektu honen hurrengo pausua, komunitateak mastodon.eus proiektu propio gisa sentitzeko ardatzak ezartzea izango da, lehen momentutik amesten genuen bezala.

Komunitate gisa mastodon.eus ahalduntzeko eta parte hartzea sustatzeko moduak bilatu nahi ditugu. Lagundu nahi duzu?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.