GERNIKA-LUMA 2/2
Elorrixoko atso tronpetariak eta Bilboko agure txorizo-saltzaileak, erne! Eta urdangei bai, Urdaibai! Zerrikume uzki-goseak ere bai, Jai Alai! Txoriburi migrariak han izango gara, bular ta hankarte, iluntzetik goizaldera arte. Erdu! Hizkuntza bera dugu-ta, bizi(o)arena! Ostadarra trinkotzeko, Trinkete, xut eta tente. OTSAILAK 23, GERNIKAN. Oraindik dudetan?

GERNIKA-LUMA 1/2
Arratiko txekorrak eta Getxoko txirla-maskorrak, adi! Zuen ixuriak dastatu nahi ditugu bazterreko maitaleon jaian. GERNIKA-LUMA. Astindu nahi duzuna! Arbolapean bilduko gara Iparragirreren txapela busti-busti eginda uzteko. Ondarruko maritxuak ta Durangoko bartoloak, iturriak ireki! Euskotarron izerdiz eta lirdingaz aseko dugu elkar. Txitxi-trinkoak eta mami-guriak, oro ongi etorriak. Hetero, atera. Eta sar arautik kanpokoak batera. GERNIKA-LUMA. Gori-gori zaitut suma!

Iritsi zait 37.a! beti! Ea bizitzan lehen aldiz egin ditudan hauek bezain gozoa den urtea.

Badugu etxean URRADIA izeneko lursail ezezagun xamar bat, azken 40 urtean gutako inor bertara joan gabea. Gaur arte. Kartografia familiarra datsegit eta bideak asko mola du.

Gaur konturatu naiz Axular eta Tom of Finland elkarri zirri egiteko bezain gertu daudela etxeko apaletan. Psikoanalista literarioen kontsultarik ezagutzen?

Lehen aldiz ikusi dut zuzenean. Bi ordu terdiko emanaldia ama eta izekorekin. Zotinak erreka bihurtu zaizkit azkenerako.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.