‪Analisietarako odola ateratzera eskolara etorri den erizainak EN ESPAÑOL egitera DERRIGORTU nau/gaitu, aurpegi txarrez ta porfavorrik gabe, D eredu publikoan. Zer lotsagabekeria da hau? @inigourkullu @c_uriartetoledo zuei dagokizue eginaraztea, baita azpikontratetan ere. ‬@Euskaraldia elkarrizketa asimetrikoak ezinezkoak dira sarri. @korrika euskara Sistema Eragilean behar dugu!

MARRUECOS-i buruzko info bila:
Aste Santuan 10 egun inguru pasatzeko hegaldia nora hartu? Joan-etorria toki beretik edo hiri desberdinetatik? Zuen esperientziak ezagutzeko irrikitan... 🤓

GERNIKA-LUMA 2/2
Elorrixoko atso tronpetariak eta Bilboko agure txorizo-saltzaileak, erne! Eta urdangei bai, Urdaibai! Zerrikume uzki-goseak ere bai, Jai Alai! Txoriburi migrariak han izango gara, bular ta hankarte, iluntzetik goizaldera arte. Erdu! Hizkuntza bera dugu-ta, bizi(o)arena! Ostadarra trinkotzeko, Trinkete, xut eta tente. OTSAILAK 23, GERNIKAN. Oraindik dudetan?

GERNIKA-LUMA 1/2
Arratiko txekorrak eta Getxoko txirla-maskorrak, adi! Zuen ixuriak dastatu nahi ditugu bazterreko maitaleon jaian. GERNIKA-LUMA. Astindu nahi duzuna! Arbolapean bilduko gara Iparragirreren txapela busti-busti eginda uzteko. Ondarruko maritxuak ta Durangoko bartoloak, iturriak ireki! Euskotarron izerdiz eta lirdingaz aseko dugu elkar. Txitxi-trinkoak eta mami-guriak, oro ongi etorriak. Hetero, atera. Eta sar arautik kanpokoak batera. GERNIKA-LUMA. Gori-gori zaitut suma!

Zozomikote (r)en bultzada

Epitafioa aurreratua, azkenitz eskerga da : "Harri hau ez diat jasoko". Iñaki Perurena Gartziarena, 2019.

Zozomikote (r)en bultzada
Zozomikote (r)en bultzada

@ttak gaurkuak lehor punttua zeukaten, baina bustita jateko mundialak!

Iritsi zait 37.a! beti! Ea bizitzan lehen aldiz egin ditudan hauek bezain gozoa den urtea.

Zozomikote (r)en bultzada

Urte osoan zehar kalean bizi direnekin batera podcast bat egiten egon naiz. Gaur azken saioa izan da, baina denak kanal honetan ivoox.com/podcast-kaletika_sq_ edota blogean nubedeideas.eu/?cat=23 topatuko dituzue

Jada entzun dezakezue igo berri dugun azken saioa. Kalean gelditzen direnei eta galdu ditugun lagunei eskaini nahi izan diegu azken saio hau.

@txikillana Aizarnazabalgo lurrak. Zubi horrek interes berezirik badu ala? Ta hau ezjakintasunetik galdetzen det eh...

Badugu etxean URRADIA izeneko lursail ezezagun xamar bat, azken 40 urtean gutako inor bertara joan gabea. Gaur arte. Kartografia familiarra datsegit eta bideak asko mola du.

Zuk DANTZA filma ikusteko nire 10 arrazoiak (6-10):
6. Hetero-arauaren maitasun hiper-edukoratua ageri-agerian uzten duelako, Disney efektuekin.
7. J. A. Urbeltzen figura, dandy-folkya, aitona elegantearen prototipo bihurtzen duelako.
8. Txamanak, abadesa frikiak eta William Tell estilora moztutako zilborresteak ageri direlako.
9. Uso Zuria abestia lotzen duelako Okinawako kultura eta Akira Kurosawaren ametsekin
10. Dantzatzen duen herria, ez delako hilko.

Zuk DANTZA filma ikusteko nire 10 arrazoiak:
1. Elkarrizketarik gabe ikuslea pantailara erakarrita mantentzea lortzen duelako.
2. Koldobika Jauregiren gidaritza artistikoa i-ka-ra-ga-rri-a delako.
3. Marika edo bollera bazara, “Non dago Wally”ra jolas zaitezkeelako bazterreko maitaleen bila.
4. Dirty Dancing bat egiten dutelako, “baserriko mandio” estilora (ta dirty-rik barik).
5. Ikusleak “dena ulertu beharraren” joera uztera eta jarrera intuitiboagora bultzatzen dituelako.

XII. Kopla Txapelketa ere gozamen hutsa izan zen bart Putzuzulon!
Lujanbio nagusi!😍 (12 urtean bera da marmolezko sabaia pasa duen bigarren emakumea, Maialen Arzallus izan zen bestea lehen aldian)

@okerreko baina kontuan hartu Axukar zela egitekoak geroko uztea ez zela batere ona zioena. Alegiya, akaso bea okerrena! Sotanapetik...

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.