Irungo biltzar arteko batzarra bukatzeko, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak asanblada honetako ebazpen politikoa irakurri du, mundu mailako erronkei Euskal Herritik ekiteko beharra azpimarratzen duena.
Irungo biltzar arteko batzarra bukatzeko, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak asanblada honetako ebazpen politikoa irakurri du, mundu mailako erronkei Euskal Herritik ekiteko beharra azpimarratzen duena.
Preso egondako LABeko biltzarkideak atera dira agertokira eta oraindik kartzelan daudenak gogoratu dituzte, bai eta denak askatzeko borrokan jarraitzeko asmoa berretsi ere.
#PresoakEtxera
#FreeThemAll
#BagaraBagoaz
#BiltzarArtekoBatzarra
#AsambleaIntercongresual
Irungo Ficobara bildu diren LABeko 500 biltzarkideak lantaldetan elkartu eta ekosozialismoaren bidean sindikatuak egin beharreko urratsen inguruan eztabaidatzen jarri dira.
Kapitalismoak eragin krisi ekologiko larriaren ondorioz, aldaketa sakonak gertatuko dira munduan eta sindikalismoak aldaketa horien norabidea lehiatu behar du. Hala, bidezko trantsizio ekosozialaren aldeko borroka funtsezkoa izanen da gu guztion etorkizunerako.
LAB Biltzar Arteko Batzarra egiten ari da Irungo Ficoban. Bi Biltzar Nagusi artean LABek egiten duen parte hartze ariketa da Biltzar Artekoa: 2022an Baiona-Miarritzen hautatutako zuzendaritzak ponentziak garatzeko egindako kudeaketaren berri emanen die orduko 500 biltzarkideei.
Maddalen Arzallus bertsolariak egin du hasierako agurra eta gero Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak eginiko kudeaketaren balantzea egin du.