mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

#elkarzainduzlezo

6 argitalpen5 parte-hartzaile0 argitalpen gaur

🏆 Munttarpeko gizonezkoen lehen taldea Gipuzkoako Lehen Mailara igo da.

Larunbatean Zumaiako Pulpo taldearen aurka Bekoerrota kiroldegian jokatutako partidaren ostean, lurraldeko lehen mailarako txartela irabazi zuen taldeak.

Zorionak talde osoari! Aupa Munttarpe! 🟢

📣 BIBE proiektuko hurrengo topaketa iristear dago!

🗓️ Apirilak 8, asteartea
🕠 17:00-19:00
📍 BIBETOKIAN (Zubitxo kalea, 21)

BIBE – Bizitza Berria eta Betea sortzeko prozesua aurreratua dago eta jada saio gutxi geratzen dira. Bihar Lezoko Bibetokian elkartuko gara, lezoarrei benetan axola zaiena islatzen duten gaiekin elkarrekin lan egiteko: elkar-entzutea, belaunaldien arteko topaketa, komunitatea indartzea eta enpatia aldaketarako motor gisa erabiltzea.

Kepa Garbizu Azkue, Lezoko alkatea izandakoa, zendu da.

Herriko alkatea izan zen 2003-2007 agintaldian, bai eta 2015-2016 bitartean. Lezoar konprometitua, euskaltzalea eta abertzalea zen.

Lezoko Udaleko ikurrina masta erdian eta xingola beltzarekin egongo da 3 egunez bere omenez.

Lurrak goxo har dezala.

Albiste osoa: labur.eus/dyx0ygfw

📣 Jaizkibel Hiribidea eta Altamirako parkearen arteko basoko hondakinen garbiketa eta isurketa berriak ekiditeko hesiaren lanak hasi dira.

♻️ 3-4 asteko iraupena eta 2 tona hondakin ateratzeko aurreikusi dute.

🤝 Elkar zaintzea ez da pertsonetara mugatzen, gure herria eta ingurumena zaintzea ere beharrezkoa da denon bizi kalitatea hobetu eta elkarlanean bizitoki erabilgarri, seguru eta gozagarriak sortzeko.

📲 Informazio gehiago: labur.eus/ljio5vpy

📣🏠 Etxebizitza Plana onartu dute aho batez martxoko Osoko Bilkuran.

Erabaki honek bi puntu nagusi ditu:
➡️ Hurrengo hiru urteetan udal etxebizitza politika gidatuko duen Ekintza Plana onartzea.
➡️ Lezo Tentsio Handiko Bizitegi Eremu izendatzeko eskaera egitea Eusko Jaurlaritzari.

🗣️ Mikel Arruti: "Udal gobernutik balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, herritar askori eragiten dion arazoari guztion artean erantzutea beharrezkoa baita"

📲 Albiste osoa: labur.eus/tagn02wx

📣 Aurten ere errenta euskaraz!

➡ Oarsoaldeko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei. Izan ere, aurrerapausu bat gehiago da administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean.

🎁 Herri bakoitzak bi lagunentzat otordu bat zozkatuko du aitorpena euskaraz egiten dituzten herritarren artean.

📲 Albistea osoa: labur.eus/ajsig6cf

📣 Udalekuetan izena emateko epea astelehenean, martxoaren 31ean, irekiko da. 200 plaza eskainiko dira.

🧩 Aisialdia euskaraz. Etxeko gaztetxoenek Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutu, jolasak, dantzak, antzerkiak eta beste hamaika ekintza egingo dituzte.

✍ Izena emateko epea: martxoak 31 - apirilak 11. Lezoko Udaleko webgunean edo Euskara eta Kultura sailaren bulegoan.

📲 Informazio guztia: labur.eus/udanjostatzera

📣 ‘Komunikazioa Familian’ hitzaldia izango da datorren astelehenean, martxoaren 31n, Lezo Institutuan, 17:00etatik 18:30ra bitarte. Izar Arregi Aizpuru psikologoak gidatuko du.

➡️ Familia Eskola egitasmoaren barruan, nerabeekin familia giroa hobetzeko disziplina positiboa ezartzeko moduak aztertuko dituzte.

✍️ Izen-ematea beharrezkoa da eta argazkian agertzen den QR-a edo esteka bidez egin daiteke.

🟣 Atal Feminista izango du Andreone Liburutegiak.

➡ Ostiralean, 19:00tan aurkeztuko dute feminismoan erreferenteak diren egileen lanak bilduko dituen atala. Martxoaren 8aren inguruko egitarauaren azken hitzordua izango da.

📚 Aurretik, 18:00etan Nerea Loiola Pikaza idazlearen “Zebrak eta Bideak” liburuaren aurkezpena dinamizatuko du Irati Zubia filosofoak, liburutegiko sotoan.

📲 Informazio guztia: labur.eus/atalfeminista

📣 Oroitzene AEK-ko ikasleentzat "Ogia egiten ikasteko tailerra" izango da ostegunean, 18:00etan.

🥖 Oarsoaldeako Euskara Batzordearen Mintzagun programaren barruan, eskualdeko euskaltegietan ogia etxean egiten ikasiko dute Edurne Agirre okinaren eskutik.

➡ Mintzagun egitasmoaren helburua ikasleek edozein gai, konplexuenetatik eguneroko gaietara, euskaraz jorratu daitekeela ikustaraztea da.

📲 Albiste osoa: labur.eus/mintzagunogia

📣 Lezoko Udalak bat egingo du ‘Planetaren Ordua’ ekimenarekin. Hala, gaur 20:30tik 21:30ra Udaletxeko eta San Juan Bataiatzailearen elizako argiteria itzaliko du.

➡️ Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) mundu mailan antolatutako ekimena da. Klima aldaketaren ondorioei buruz sentsibilizatzea du helburu eta herritarrak, erakundeak, enpresak eta udalak biodibertsitatearen galeraren aurka mobilizatzeko kanpaina da.

📲 Informazioa: labur.eus/u870zo5j

⚠️ Alde zaharreko eta kaiaren inguruko hainbat kalek ez dute argindarrik.

Udalak jakin duenez, Iberdrola enpresaren matxura baten ondorioz, alde zaharreko eta kaia inguruko hainbat kaletako etxebizitza eta kaleko argiteria moztuta dago. Konponketa lanak egiten ari dira eta eguerdirako arazoa konponduta egongo dela aurreikusi dute.

📣 Energia Txirotasunaren inguruko saioa astelehenean, 18:00tan, Kultur Aretoan, Lezoko Energia Komunitatearen sorrera prozesuaren baitan.

➡ Azaroan Iratzerri Lezo Ingurumen Elkarteak eta Lezoko Udalak, Goiener kooperatibaren aholkularitzarekin, Lezoko Energia Komunitatearen sorrerarako prozesua abiatu zuten. Ordutik zazpi saio egin dituzte, hainbat gai jorratuz, herriaren egoera ezagutuz eta Komunitatea osatzeko lehen pausuak emanez.

📲 Albistea: labur.eus/energiatxirotasuna

Lezoko UdalaEnergia Txirotasunaren inguruko saioa asteleheneanMartxoaren 24ean, 18:00etan Energia Txirotasunaren inguruko saioa egingo dute Kultur Aretoan.  Lezoko Energia Komunitatearen sorrerako prozesuaren baitan antolatutako hurrengo saioa martxoaren 24ean (astelehena) izango da, arratsaldeko 18:00etan Kultur aretoan. Saio honetan Energia Txirotasunaren inguruan mintzatuko dira.  Energia Txirotasuna etxeko beharrak betetzeko adina energia-zerbitzurik ez izateak edo gastu energetikoari aurre egiteko diru-sarreren gehiegizko zatia erabili behar izateak eragiten du. 

📣 Lezoko Udalak Etxebizitza Plana aurkeztu du.

🏠 Martxoko Osoko Bilkuran onartzen denean, bertan jasotzen diren politikak martxan jartzeko asmoa du. Herritarren etxebizitza eskubidea eta bizitza duina ditu oinarri.

📲 Informazio gehiago: labur.eus/etxebizitzaplana