mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.6K
erabiltzaile aktibo

#InternazionalSituazionista

0 argitalpen0 parte-hartzaile0 argitalpen gaur
Beñat Irasuegi Ibarra
Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen ondoriozko fartsa iruditzen zait. Beste adimen artifizial baten bila euskal eskalan lan egin beharko dugu, eta ni hor aurkituko nauzue, baina ez zait aski. Borroken eta borrokarako tresnen aliantza berriak egin beharko ditugu, teknomonoteismoa ezarri nahi duten idiotak garaitzeko. Sua behar dut (RF Kuang-en modura), kolektiboki erabakitzen dugunean, kalte egiten diguten ustez atzeraezinak diren teknologia horiek itzaltzeko, ez… errautsetaraino erretzeko! Eta bide teknopolitiko berriak abiatzeko, bizitzaren alde egingo dugu, tresna berriekin.

Egunerokoak eta praktikak pentsamendurako uzten dizkidaten tarte txikietan, zerbait aurkitu dut, Ludd eta Internazional Situazionistaren arteko zerbait, katastrofista izan gabe, apokaliptikoa izan nahi duen proposamen politiko eta estetiko bat, Sabotaje Algoritmikoa, eta hau azaltzen duen Manifestua.

Manifestuak sistematikoki egituratutako hamar proposamenen segida osatzen du, 0tik 9ra zenbatua, bakoitzak marraztuz Sabotaje Algoritmikoa kontzeptu kritikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak, ikuspegi estrategikoak eta adierazpen estetikoak, kultura digitalaren eta informazioaren teknologiaren marko zabaldu eta korapilatsuetan barrena.

Horrela, The Algorithmic Sabotage Research Group (ASRG) talde konspirazional, estetiko-politiko, eta praktikan oinarrituak proposatuta, manifestua euskaratu dut bizitzak utzi didan tarte txiki batean, algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik pentsatu eta antolatu gaitezen.

ASRG taldeak ideia gehiago ere baditu, lantzen ari naiz, eta ekarriko ditut hona, orain lehen proposamena, Manifestua irakurri, hobetu, solastu eta ekinen dugu:

Sabotaje Algoritmikoari buruzko manifestua

Atenas, 2024ko maiatza

Sabotaje Algoritmikoa tekno-desobedientzia figura bat da teknologiaren kritikan ez dagoen militantziarentzat.

Teknologiarekiko ezinikusi atabikoaren ordez, Sabotaje Algoritmikoa, erabiltzen duen komunitatearen indarretik sortzen den kontrabotere modu bat bezala irakur daiteke.

Sabotaje Algoritmikoak miserian loratzen den marko ideologiko kapitalista zeharkatzen du, orainean subertsio lana eginez, menperatze algoritmikoaren forma garaikideak deseginez, utzikeria eta automatikotasun orokortuaren aurrean ekintza etikorako espazioak eskatuz.

Sabotaje Algoritmikoa sailkapen sozial, juridiko edo algoritmikoko edozein sistemaren aurretiko ekintzara bideratutako elkartasun-konpromisoa da.

Sabotaje Algoritmikoa autonomia sozialaren aldeko mugimendu zabalago baten berrikuntza estrukturalaren parte da, zeinak teknologia hegemonikoaren harraparitzei aurre egiten dien ekintza zuzen basatiaren bidez, kontzienteki justizia sozialaren eta berdinzaletasunaren idealekin lerrokatuta.

Sabotaje Algoritmikoak errotik eraldatzen ditu gure egitura teknopolitikoak, inperio algoritmikoan estratifikatuta dauden egiturazko bidegabekerietatik, ikuspegi supremazistetatik eta botere autoritario nekropolitikotik aldenduz, haien materialtasuna eta ondorioak nabarmenduz, bai karbono isuriei dagokienez, bai kontrolaren zentralizazioari dagokionez.

Sabotaje Algoritmikoak botereari eta etekinen maximizazioari mesede egiten dien umiliazio algoritmikoa arbuiatzen du, elkar-laguntza eta solidaritate jardueretan zentratuz.

Teknopolitikaren lehen urratsa ez da teknologikoa, politikoa baizik. Ikuspegi feminista erradikal, antifaxista eta dekolonialak erronka politikoa dira Sabotaje Algoritmikoarentzat, interdependentzia eta zaintza kolektiboko gaiak inperio algoritmikoaren optimizazio erredukzionisten aurrean kokatzen dituztelako.

Sabotaje Algoritmikoak bortizkeria algoritmikoaren eta teknosoluzionismo faxistaren aurka borrokatzen du, pentsamolde ezberdin bat, kontrainteligentzia kolektibo bat adieraz dezaketen erresistentzia artistiko eta aktibistetan arreta jarriz.

Sabotaje algoritmikoa teknologia kaltegarriaren murrizketa komunitarioaren beharraren defentsa emantzipatzailea da, algoritmoaren gainetik eta azpitik segregazio abstraktuaren aurka borrokatuz.

#AA #adimenArtifiziala #algoritmoak #burujabetzaTeknologikoa #etorkizuna #InternazionalSituazionista #ludismoa #PentsatzekoEkin #SabotajeAlgoritmikoa #situazionismoa #sua #teknologia #teknopolitika

https://etzi.pm/sabotaje-algoritmikoaren-alde/

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂
«Internazional Situazionista» artikulua ez genuen euskarazko Wikipedian:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Internazional_Situazionista

Zirriborro moduan sortu dut, datorren urtean artikulu nabarmen bihurtzeko asmoz.

#2025WikiAsmoak #bakalhau #InternazionalSituazionista #herritarronHistoria