TXIKILINUX XILABA bigarren ikastola batera iritsiko da gaur.
Aurkezpen ofiziala, gaur arratsaldeko 5etan.
Lan guztiak bukatu berri ditut. 2015eko HP honek prozesagailu duina du, bere erabiltzailea izango denak eskatuko dion guztia burutzeko. Hardware mailan instalatutako SSD-ak eta 4GB-ko Ram txartelak zeharo biziberritu dute makina. Software mailan, Linux Mint-ek eskakizunak leundu dizkio.
36€ko inbertsioa burutu behar izan da gailu honen bizi itxaropena 5 urtez luzatzeko. Eskerrak apustua egin dutela eta uko egin diotela berri bat erosteari.
Beste HP bat iritsi da etxeko tailer "klandestinora".
Gaurkoan garbiketa sakona baino ez diot egin. Heldu den astean, erosiak izan diren RAM memoria eta SSD diskoa ezarriko dizkiot. Eta azkenik... LINUX MINT, zein bestela !
Goiz produktiboa gaurkoa
Asus ordenagailu bati SSD bat eta RAM memoria gehitu ondoren, garbiketa sakona egin zaio. Azkenik, Linux Mint 21.2 instalatu zaio.
Hardware guztia errekonozitzeaz gain, lehen baino askoz ere arinago doa. Izan ere, 25 segundo baino ez ditu behar abiatzeko.
Windowsekin zebilen ordenagailu hau Linuxekin ibiliko da aurrerantzean.
Eta heldu den urteko ordutegiak #FET
logizielarekin antolatuko bagenitu? Badirudi soilik AUR gordailuetan dagoela eskuragarri.
Orain arte Windowsen bakarrik dabilen logiziela erabili izan dugu. Ikus dezagun FET logizielak gure beharrak asetzen ote dituen.