mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

#Txokoalde

0 argitalpen0 parte-hartzaile0 argitalpen gaur
Harian erantzun zuen

@Izarrarte @arasanse Bai, ​ko zubiraino seguru. Inguru horretakoa naiz ni. Kosta Legea aplikatzen da hemengo erriberetan. Gorago ere iristen da marea, baina ez nago seguru noraino. ​go Osinalde industrialdearen (Elhuyar, Aizpurua autobusak, Ucin...) ondoan dagoen Kaparotz baserri pareraino baietz esango nuke, marearen indarraren arabera.

Harian erantzun zuen

@txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
naiz.eus/eu/gaiak/noticia/2023

Harian erantzun zuen

@AVU_Osoro Nire auzoan, ​n, tren geltokia zegoen, baina urte asko dira ez dela trenik geratzen, auzotarrak kexatu arren, ez omen delako errentagarria.

Galardiko Orio alderako autobus geltokia ere lotsagarria da. Geltokia zerbait esateagatik, gasolindegiko sarreran inongo babesik gabe, ez eguralditik ez trafikotik, itxaron behar zaiolako autobusari. N-634 errepidea gurutzatzeko zebrabiderik ere ez dago.

Gero garraio publikoa erabiltzeko esaten dute...

Harian erantzun zuen

@txikillana @gontxatorre @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Hemen “Aginaga, Errioko jarduerak eta bertako hiztegia” liburuko zati batzuk. PDFa online zegoen, baina ez dut aurkitzen. XX. mendean eta inguruan oso ohikoa zen ala bat izatea. Gaur egun ere badira alune edo alatokiak eta alak ere bai. Egituraz garai batekoen antzekoak direla esango nuke, baina motorrarekin. Ni lagun batenean ibilia nago. Argazki batzuk ateratzen saiatuko naiz.

, duela 25 urte, 1997ko uztailaren 1ean, zerua goitik behera erori zen nire auzoan, ​n.

Goizeko 9etatik 10etara I-ZU-GA-RRIZ-KO jasa bota zuen. ​tik behera datorren Erroizpe erreka koxkorrak Oria ibaiak adina ur zeraman egun hartan eta zubia bat, errepidea... aurretik eraman zituen.

Lehen argazkian Erroizpe erreka iaz, ur asko, normalean baino askoz gehiago, zekarren egun batean. Bigarrenen argazkia 97koa da.
noaua.eus/usurbil/165407912809

Gaur arratsaldean talde mitikoak kontzertu "sorpresa" eman du ​go auzoko ​ren kanpoaldean.

Hasiera batean barruan izatekoa zen, baina ezustekoa uste baino gehiago zabaltzen ari zenez, kanpoan egitea erabaki dute gazteek.

Emaitza bikaina izan da eta bertaratutakoek, tartean gaztetxeko beterano askok, izugarri gozatu dugu!

Taldera batu berri den Haritz Harreguyk harreman handia du gaztetxearekin:
mastodon.eus/@aldatsa/10792881

​en hondakin organikoak bi modutan konpostatzen genituen orain arte (575 familia)
* Auto-konposta: Baserri edo etxe bakoitzak bere konpostagailua.
* Auzo-konposta: Hainbat auzokideren artean.

Gainerakoa herritik kanpora eramaten zuten. Orain ​ko Lartzandieta baserrian baserri-konposta egiten hasi dira: urtean 48 tona.

Baserri gehiagotara zabaltzea da ideia, urtean biltzen diren 700-800 tonak herrian bertan ​tzeko.
usurbil.eus/eu/-/udalak-eta-be

Harian jarraitu zuen

🌳​ko frontoi ondoko haritz kanduduna (Quercus robus)
20 metro inguruko altuera du, enborraren perimetroa ia 2,5 metrokoa eta koparen diametroa 15 metrokoa. 90-100 urte bitarteko adina duela uste da.

📌43.26837° N, 2.06705° W

Harian erantzun zuen

@zital @urtzai 2001eko uztailak 14an izan zen kontzertu hori.

Aspaldi hartu zigun erreleboa beste belaunaldi batek, baina oraindik existitzen da ​ko . 2019ko udazkenean parte hartze prozesu bat egin zen eraikinaren etorkizuna erabakitzeko. Une honetan berritzeko lanetan ari da udala. Beheko pisuak gaztetxea izaten jarraituko du eta goikoan auzotarren bilgunea egongo da.
noaua.eus/txokoalde/1583319512