Hiru komunikabide gehiago batu ditugu artaldera:
@noaua (#Usurbil)
@txintxarri (#LasarteOria)
@kronika (#Urumea)
Momentuz kontu automatikoak dituzte, animatuko zaizkigu pixkanaka, seguru! ;-)
Hiru komunikabide gehiago batu ditugu artaldera:
@noaua (#Usurbil)
@txintxarri (#LasarteOria)
@kronika (#Urumea)
Momentuz kontu automatikoak dituzte, animatuko zaizkigu pixkanaka, seguru! ;-)
#Lasarte-Oria tik ere bagatoz fedibertsora! Kontu hau momentuz automatizatuta ibiliko da, baina joango gara pixkanaka pertsonalizatzen!
#LasarteOriako estolda-zuloen tapen misterioen bigarren zatiarekin nator.
Ze arraio da "GOROLZ SANEAMENDU"? Gorolz-ek gorotz-ekin zerikusia ote du? Ur beltzen edo zikinen saneamenduarekin erlazionatua egongo da?
Hala bada, "UR BELTZAK" eta "UR ZIKINAK SANEAMIENTO" jartzen duten beste tapen familiakoak izango dira.
Aurrekoan bezala, kasu honetan ere zaharrenak diruditenak zuzen edo oker euskara hutsez, eta berriena zuzen baina euskara/gaztelera elebitan.
Gaur konturatu naiz "EURISKO" jartzen duela #LasarteOriako euri-uren estolda-zulo baten tapan. Kafe bat hartzera joanez begira hasi, eta nire harridurarako beste bi modutan oker idatzitakoak ere aurkitu ditut: "EURIZKO" eta "EURI UREN". Zorionez "EURI-URAK" zuzen jartzen duen tapa bat ere ikusi dut.
Okerrak zaharragoak direla iruditzen zait, baina euskara hutsez zeuden. Zuzena euskara/gaztelera elebiduna da.
Horra hizkuntza-paisaiari buruzko gaurko nire ikerketa sakona
Lehenengo @iametza, @argia eta Antzako lankideekin #LasarteOrian #23Korrika. Gero kotxean etxera bidean nindoala #Usurbilen gelditu eta beste pixka bat. Dagoeneko agujetekin. Nire buruarentzako oharra: horrelakoak ez gertatzeko berriz ere #korrika egiten hasi behar naiz
Lanegun arruntetako mugimendutik oso urruti gaude, baina jende mordo bat ari gara lanean gaur Zirkuitu Ibilbidean
#Urriak12 #EzDuguEzerOspatzeko #LasarteOria
#BakarrikEdoBi 1x08 Lasarte-Oriako euskararen maratoia
https://peertube.eus/videos/watch/c4aa4101-4699-46b9-a781-0c5b1f1c4db2
Bide batez, hipodromoa #Zubietan dago, eta ez #LasarteOrian.
#Perretxikoak Oriako industrialdean. Barrengorriak direla esango nuke.
#LasarteOria #Onddoak #KaleNatura
@miren Estrenatu zutenean #LasarteOriako institutuko biologiako irakaslearekin Donostiara joan ginen #JurassicPark ikustera, DNAri buruz ikasteko aitzakian. Ez dut uste hau irakurriko duenik, baina mila esker Ester!
Argazkia kaxkarra da eta txoriei buruzko nire ezagutza oso mugatua, baina #LasarteOriako terraza batean ikusitako txori hauek hormatxoriak direla uste dut. Izen asko dituzte, tartean atzo @jogerkak aipatutako kurloi hitza (ez nuen ezagutzen) eta beste asko. Oso #KaleNaturatarrak dira. Hemen info gehiago:
https://txoriak.eus/txoriak/etxe-txolarrea
RT @Hiritik_AT@twitter.com
Oztaran-Arranbide auzoetako Plan Zuzentzailea egingo dugu #RMarkitektura eta @isladak_eus@twitter.com taldeekin batera #LasarteOria https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1646842893894-udalak-oztaran-arranbide-auzoetako-plan-zuzentzailea-egingo-du
@porru Buruntzaldetik atera gabe #LasarteOria 1986an sortu zen, Lasartek (Hernani eta Urnietako auzoa izana) eta Oriak (Andoain eta Urnietako auzoa izana) bat eginda.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lasarte-Oria