mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

#librezale

0 argitalpen0 parte-hartzaile0 argitalpen gaur
Harian erantzun zuen

@izarobasurko @desertorea @gorkaazk bai, zuzen zaude. Proiektuak 6 urte ditu eta Librezale euskararekin duela 5 urte hasi zen. Duela 4 urte "auzolan digitala" komunikazio kanpaina izan zen eta ziurrenik hori da gogoratzen duzuna.

Informazio gehiago hemen dagoen 16 orrialdeko PDFan edo 12 minutuko bideoan:
ikusimakusi.eus/2023/common-vo

@librezale

ikusimakusi.eusCommon Voice proiektuaren gakoak eta euskararen bilakaera – Ikusi-makusi
Harian erantzun zuen

@iune softwarea da . Eta suposatzen dut garatzaileen (8x8 izeneko enpresa uste dut) instantzia erabiltzen ibili zaretela: meet.jit.si

Duela egun batzuk txat gelan aipatu zen zerbait, arduradunen ohar hau jitsi.org/blog/authentication- (ez dut irakurri).

Eta beste hauek gomendatu ziren:

meet.guifi.net (Kataluniakoa nik uste)

meet.sindominio.net/ (espainiar estatuko talde bat baina zerbitzari hau ere Katalunian beharbada)

jitsi.zoz.guifi.eus/ (Zumaian)

meet.jit.siJitsi MeetJoin a WebRTC video conference powered by the Jitsi Videobridge

21 “Vanessa” argitaratu dute! 2027 arte jasoko ditu eguneraketak. Ohi bezala hiru bertsio daude mahaigain lehenetsi desberdinekin. Aukeratu gustukoena:
- Cinnamon blog.linuxmint.com/?p=4358
- MATE blog.linuxmint.com/?p=4359
- Xfce blog.linuxmint.com/?p=4360

Proiektuaren garatzaileek mantentzen dituzten aplikazioen euskarazko itzulpena %100ean dago:
translations.launchpad.net/lin

blog.linuxmint.comLinux Mint 21 “Vanessa” Cinnamon released! – The Linux Mint Blog

Software Libre Zalantzak txatean tutorial batzuk aipatu dituzte gaur.
matrix.to/#/#SoftwareLibreZala

@librezale​ren Wikian 'Eskuliburuak eta tutorialak' izeneko orri bat daukagula gogoratu naiz eta bertan gehitu ditut. Ondo iruditzen bazaizue software libreari buruzko euskarazko tutorial, bideo-tutorial eta eskuliburuak bildu ditzakegu bertan.
librezale.eus/wiki/Eskuliburua

matrix.toYou're invited to talk on MatrixYou're invited to talk on Matrix

:mastodon: ​en iOSerako aplikazio ofiziala euskarara itzuli dut. Suposatzen dut hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo dela itzulpena, ez dakit noiz.

Ez daukat iOS gailurik, eskertuko nuke bertsio berria argitaratzen dutenean norbaitek akatsik aurkituz gero abisatzea edo zuzentzea:
crowdin.com/project/mastodon-f

Itzulpena osatuen daukatenen artean hainbat hizkuntza gutxitu: euskara, katalana, kurmanji (kurduera) eta Eskoziako gaelera!