mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

#sagardoa

0 argitalpen0 parte-hartzaile0 argitalpen gaur

Larraldea sagardotegian bazkaldu dugu gaur etxekoek, Lekarozen, Aroztegiaren gainkaldean:

larraldea.eus/

Sagardotegi giro petraldutik urrun, toki eder eta goxoa topatu dugu, Eztibeltza kooperatibak kudeatua. Lurraldeari atxikia, sagardoaren kultura, sagar barietateen berreskurapena, eta sagardo ekologikoa lantzen dituzte :sagardoa: :ekologikoa:

@koop57eh|k finantzatua, irakurri elkarrizketa hau proiektuaren oinarriak ulertzeko:
argia.eus/argia-astekaria/2809

[Gure ekoizleak] Zeraingo Oiharte Sagardotegitik iristen zaigu dendara sagardoa, sagar zukua eta sagardo aparduna, eta Maite Retolaza Ojanguren da sagardotegiko lemazaina, baita Euskal Sagardoko lehendakaria ere.
Irakurri Loinaz Agirrek Goiberri aldizkarirako egin dion elkarrizketa. ⬇️ goiberri.eus/2025/02/07/maite-

Goiberri · «Sagardotegia esperientzia berezia da, plazera da»Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retolaza elgetarra da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakaria. Txotx denboraldi betean ari dira.
Harian erantzun zuen

@txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
naiz.eus/eu/gaiak/noticia/2023

Onddoei buruzko liburua bukatzen. Gomendagarria iruditzen zait.

Amaiera aldera egileak Cambridgeko lorategi botanikoan dagoen sagarrondo bat aipatzen du, legendaren arabera Newtoni grabitazioaren teoriaren ideia eman zionaren klona omen dena.

Flower of Kent barietatekoa, sagarrak ez omen dira jateko onak zapore garratz-mikatza dutelako. Sagardotarako ez da txarra izango pentsatu dut.

Segidan gauean sagarrak bildu eta nola egin zuten kontatzen du. Ona zegoela dio 😍