@GariGaraialde @NEScaloni @mikelgs
Barkatu, elkarrizketan horren berandu sartzeagatik.
Entzun dut proposamena bideragarria (eta onargarria) izateko 2 kontu zaindu behar direla: (a) komeni da beste aldea ere zaintzea: fokoa etxetik euskara ez dakarten haur horiengan ere jartzea, alegia; elkarrekin taldekatzen baditugu, izan dadila beren beharrei hobeki erantzuteko; (b) eta taldekatze malguekin jokatzea, hau da, une ezberdinetan talde-molde ezberdinak antolatzeko aukerak ikustea.