mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Udal lorezainak berdeguneetako belar guztia konpultsiboki mozten. Lora guztiak moztu dituzte. Poesia hutsa.

@txantxibiri eta zukaitzak kimatzen, ziur

2008ko krisialdiak jo ez zuen lan gutxietako bat, han jarraitzen zuten, jotafuego.

@Alexiturbe Bai, zuhaitz guztiekin bukatu dutenean belardiekin hasi dira. Zuhaitzen Kimutilazioa totala da azken urteetan eta loreek nola ez duten funtziorik betetzen, ba fuera. Hori bai, orbela eta ostroak erratzarekin jasotzeko barrenik ez dute. Horri putz egin behar zaio, gasoila kontsumitzen duen tramankulu zaratatsu horrekin, eta horrela jendea gogaitu eta bide batez hauts, polen eta zikinkeria guztia harrotu, orbela lekualdatzeko. grrrrrrrrt!

@Alexiturbe @txantxibiri europan bitartean, Uztailera arte belarra moztu gabe.

@AVU_Osoro @Alexiturbe @txantxibiri baina, errua ez da lorezainena. Niri ez zait hala iruditzen, behintzat. Hemen ardura politikariarena da, ez dutelako irizpiderik markatzen.

Biodibertsitatea sustatzea baldin bada helburua, argi dago jarriaetu beharreko ildoa. Kontra, bizilagunekin arazoak sortuko ez dituzten jardintxo koloretsuak nahi badira, horrela jokatzen dute, era basatian.

Gero, aterpetxe klimatikoak eta halakoak aipatuko dituzte... Lokal itxietan aure girotua piztuta.

@gontxatorre @Alexiturbe @txantxibiri Suizan errepide ezpondak errespetatzen dira, data jakin bat arte,intsektuei eta abar aukera emateko.
Eta hori adieraziz kartelak daude.