Osoitz
Jarraitu

Bueno, badirudi toot orro gisa itzultzeko kontsentsua sortzen ari dela, bal al dago beste proposamenik hortik? Inork Toot bere horretan mantentzea nahiago du?

Aldaketa egitea bost minutu dira, eta Mastodonen hurrengo bertsioarekin mundu osoko instantzietan agertuko litzateke.

@admin
@agaraialde

@Osoitz Nik neuk orro erabiltzen dut, beraz nere aldetik aurrera...
@admin

@Osoitz @admin @agaraialde nik nire ezjakintasunean marruma eta marru erabili ditut baina uste dut ez duela axola. Edozein hautatzen duzuela ere erabiltzaileok horretara ohituko gara.

@Osoitz ni "marru"ren eta beste baten alde. Ez dakit, "orro" horri halako matxo kutsu bat hartzen diot, seguru aski oker nago, seguru aski nazkatuegi nago kalea artean normalean arrek erabili ohi duten hots mota horretaz

@Osoitz @admin @agaraialde eta beste norbaiten orroa zabaltzea? Berrotu? Hori jada erronka zailagoa dugu :mastodon:

@bekereke @admin @agaraialde

>eta beste norbaiten orroa zabaltzea? Berrotu?

Jatorrizkoan Boost da, euskaraz Bultzada, bultzada eman gisa itzuli nuen, eta horrek jatorrizkoan zein euskaraz dituen inplikazio positiboak gustuko ditut.

Sign in to participate in the conversation
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.