mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Kaixo guztioi! Zer moduz joan da astea?

Gu oso-oso pozik gaude aurtengo Babesle Kanpainarekin.

Ahaztu baino lehen, orain artekoaren errepaso bat egingo dugu mezu kate honetan 👇⛓️

Abaraska taldea

Hiruzpalau urtetan gauza ugari geneuzkan martxan jarriak:

- Lemmy.eus: Foro gisako sare soziala, arrakasta gutxi daukana, baina asko estimatzen duguna.

- Peertube.eus: Bideo plataforma, beldurra ematen ziguna hasieran, baina hazkunde lasai bat izan duena, zorionez.

- Paperjale.eus: Liburuei buruzko sare soziala, "alternatiba" izan beharrean, askorentzat tresna berri eta erabilgarri izan dena.

PD: Pixelfed.eus ez dago gure zerbitzarian, @urtzai -ri pixka bat lagundu baino ez dugu egiten.

Maiatz inguruan, ordea, sarritan egiten zuen kale zerbitzariak.

Gehiegitan zegoen erorita Paperjale, edo izugarri kostatzen zitzaion Peertuberi bideoak transkodetu eta argitaratzea... Errorea ere bai noizbait...

Zerbitzaria itzali eta piztu, gure Lemmy instantziari federazioa kendu karga gutxitzeko... Denboraldi batez funtzionatu zuen, baina ez zen nahikoa. Gure zerbitzariak topo egin zuen bere mugekin.

Gauza ederra da hori! Erabiltzen den seinale baita... eta gainera dirua geneukanez... 😁

Zerbitzari hobea erosi genuen!

Eskerrik asko Gaueko kooperatibari, orain arte erabili duguna uzteagatik!

Beltza zaharra, zapala berria:

Bideorik igo duzu :peertube: Peertubera?

Libururen bat kritikatu duzu :paperjale: Paperjalen?

:lemmy: Lemmyn idatzi izan duz.. eh... well 😂

Bada, zure datuak Zumaiako kaleetatik ibili ziren!

Ez pentsa erraza izan zenik zerbitzari berria konfiguratzea... Lehen saiakeran ohartu ginen disko gogor gehiago erosi behar genuela.

Eta bigarren larunbat batez joan ginenean... egon ziren guztiz galduta sentitu ginen uneak. Ze izerdiak!

Ikertu, probatu, eginez ikasi...

...eta minutu batzuk beranduago... arrakasta! (momentu pozgarri horren irudirik daukagu, noski, horrelako uneetan ez baita argazkirik ateratzen!).

2000€ saldoa geneukan eta zerbitzari berria eta diskoak erosi ondoren 800€ra jaitsi zen. 📉

Piztu genuenetik badarama bizpahiru hilabete martxan eta ez da arazorik izan. Oso pozik gaude. ✅

Abaraska taldearen lana baloratzen baduzu, Babesle izateko proposamena egiten dizugu. Urtean behin (udazken aldera, hilabetez asko jota) egiten dugu kanpaina.

Jendeak egindako ekarpenak boltsa orokor baten gisa gordetzen ditugu (ezin da dirua Peertuberentzat bakarrik edo Lemmyrentzat bakarrik eman, ume guztiak zaintzen ditugu).

Nahiz eta momentuz ez dugun "ume" gehiago izateko asmorik, zure proposamen edo eskaerak eskertuko ditugu!

Babesle izateko galdetegi hau bete behar da: erabili.liberaforms.org/babest Bidali ondoren jasoko dituzu transferentzia egiteko argibideak.

Bai, joan den urtean bete bazenuen, berriro betetzea lagungarri zaigu.

Bidali ondoren akats bat egin duzula ohartzen bazara, bidali lasai berriro, konturatuko gara eta erantzun zaharra ezabatuko dugu.

Erabili LiberaForms!babestuabaraskaEgin zaitez Abaraskaren babesle Abaraska taldeak fedibertsoa, software librea eta euskara sustatzen ditu. Euskarazko edukientzat zerbitzu irekiak eskain...

Aurten, berezitasun gisa, FediEgutegia eska dezakezu 2025 urterako.

Azaroaren 15a arte zuk zeuk irudiak proposa ditzakezu, gainera! Hementxe nola: lemmy.eus/post/494840

Anima zaitez eta izan zaitez Abaraska taldearen Babesle! Eta... aurten ez bada, hurrengo batean izango da!

PD: 👆 mezu kate hau zabalduz ere lagundu dezakezu! Asteburu ona izan!!

@abaraska
Eskatzea libre denez... zerbitzaria software aldetik nola duzuen konfiguratuta azaltzeko bideo edo zuzenekoren bat egitea pentsatu duzue? 🤭 birtualizazioa darabilzuen, instalazioak nola egiten dituzuen, eguneraketak, babes kopiak... Gustura ikusiko nuke.

@galaipa eskatzeko eskatu dugu, bai, eskarrik asko! 😉