@admin Azken hauetan aipamenak egiten dizkidatenean ez dut e-postarik jasotzen, hobespenetan aukeratuta badut ere.

Zer dela eta?

Eskerrik asko!

Jarraitu

@gontxatorre Ez dakit zer izan daitekeen. Azken asteetan ez dugu aldaketarik egin zerbitzarian. Begiratuko dugu eta esango dizugu.

@gontxatorre Kaixo Gontxa, emailen bidalketa zerbitzuaren konfigurazioan arazo bat geneukan. Konpondu dugula uste dugu. Egin ditugun probetan emailak ondo bidali ditu.

Mila esker arazoaren berri emateagatik!

@admin Orain, denak batera jaso ditut 😂 . Arazoa konponduta, beraz.

Eskerrik asko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.