mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Mastodon.eus-eko admin

:hikaldia: Hitanoa (toka edo noka) praktikatzeko gogoarekin ikusi ditugu komunitateko hainbat kide.

:hikaldia: Euskaraldiarekin batera Hikaldia egiten ari dira hainbat herri eta eskualdetan.

:hikaldia: Ahobizi/belarriprest txaparen gainean H arrosa bat duen pegatina txiki bat jartzen duenak solaskideari hika aritzeko prest dagoela adierazten dio, menperatu ala ez.

:hikaldia: Hikaldiaren emojia gehitu dugu nahi duenak erabili dezan. Nahi baduzu egidazu hika esateko modu bat da.

@admin Nola egiten dun/k profilean jartzeko? : : artean hikaldia idatziz :hikaldia: agertzen zaidan/k baina profilean ez dinat/diat asmatzen. 😅

@Mendilarre @admin Nik profilean :: artean jarri diat (toka, ezta?) hikaldia eta agertu zaidak. Ikusi Tusky-ko pantaila argazkia:

@aldatsa @admin saiatuko nauk berriro, halaxe jarri nian eta. Ea...

@aldatsa @admin listo! Ez zekiat zer eginen nian baina hala duk. Eskerrik askooo

galdera bat @admin , posible da emojien artean xistera bat, pilota, pala... gehitzea? Nik xistera gustura erabiliko nuke, bukatu artean (urtarrilean edo, ez dakit noiz bukatuko den). Lemmy eta pixelfed logoak ere gehitu daitezke agian... 😊