Urria heldu da, eta #GauarenUsaina ri buruzko iruzkin gutxi ikusi ditut Ni (berriro ere) azken momentuan ibili naiz.
Hori bai, behin hasita berehala bukatu dut, engantxatuta. Intriga oso ondo mantentzen du.
Ez nuen autorea ezagutzen, baina antza nahiko famatua da. Poztu naiz Montalbanoren ikerketa gehiagoz gozatu ahalko dudala jakitean. Ia gehiago euskaratzen dituzten.
@galaipa @elegose Ni ere antzera. Irakurri dudan Andrea Camilleriren lehen liburua izan da #GauarenUsaina eta gehiago irakurtzeko gogoarekin geratu naiz. Euskaraz Montalbano komisarioaren beste bi eleberri omen daude, biak Igelak argitaratuak:
* Uraren forma (La forma dell'acqua), Ander Irizarrek itzulia 2012an. Saileko lehen liburua.
https://www.igela.eus/liburua/uraren-forma/
* Hilabete bat Montalbanorekin (Un mese con Montalbano), Fernando Reyk itzulia 2011an. Ipuin bilduma
https://www.igela.eus/liburua/hilabete-bat-montalbanorekin/
@galaipa @elegose
Bestalde, @Alexek bezala nik ere #GauarenUsainaren telebistarako egokitzapena ikusi dut eta iruzkin bikain honetan esaten dituenekin oso bat nator. Paperjalen ikusi dudan iruzkin onena da:
https://paperjale.eus/user/Alex/review/13594/s/gauaren-usaina-hainbat-bitxikeria#anchor-13594
Telesaila RTVE Play-n aurkitu dezakezue. Nire gomendioa italierazko jatorrizko audioa gaztelerazko azpitituluekin ikustea:
https://www.rtve.es/play/videos/el-comisario-montalbano/olor-noche/6655829/