Hemen eman dudan toot baten erantzuna dela eta, buruari bueltaka nabil ea zein litzateken modu zuzena.
Galderan AAk sortutako argazkia zioen, nik AAz sortutakoa erantzun dut, hobe litzatekeelakoan, baina ez dut batere argi.
AAk sortzen du, edo AAz sortzen dugu?
@GariGaraialde Nik AAz sortutako erabiliko nuke, bestela ikuspegi magiko/erlijiosoari bidea ematen diogu.
@birasuegi @GariGaraialde asteon nonbait ikusi dut eztabaida bat, gainera, "AAz sortutako lanetan ez dago sortzailerik, eta beraz ez dago egile eskubiderik" esalditik abiatuta.
Horrek asumitzen du AAk zerotik sortzen duela, eta ez da egia, memorian duenaren refritoa egiten du, bestek sortutakoarekin.
Apuratzen banauzue, 'AAz sortutakoa' ere ez. Izatekotan, AAz egokitutakoa, berriz nahastua, berregindakoa, edo horrelako zerbait...
@joxe @birasuegi @GariGaraialde AAz edo AA bidez esango nuke nik