Zuek nola diozue?
@otsokume "harraska", naiz eta gaur egun ez diren harrizkoak. Eta harraskan dagoena garbitzeari "harrikoa egin".
@txopi nirean beti izan da sukaltarria (gurea ere harrizkoa ez den arren ) eta harrikoa egin. Harraska ez dut inoiz entzun.
@txikillana @txopi fregaderoa
@otsokume @txikillana @txopi Bidasoaldean nik Harraska entzun izan dut
@bertol @otsokume @txopi Gurean ere harraska (emaztea oiartzuarra dut ). Eta hemen horri buruzko dokumental etnografiko ganberro bat. https://eibar.org/blogak/orakulua/xx-gizaldiko-harraska-bat
@txikillana @bertol @txopi ezin dut bideoa ikusi. Atzo eta gaur saiatu naiz baina ezin. Beste gailu batekin probatuko dut.
@txikillana @bertol @otsokume @txopi aska berba (egurrezko plater moduko bat, jatorrian) nahiko emankorra (izan) da gurean, 'ontzi' adiera orokorragaz: harraska, edaska, txarraska...