mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.5K
erabiltzaile aktibo

'Kooperatibismoa eta ekonomia soziala pertsona migratuekin gizarte inklusibo baterak' jardunaldia gaur Lizarran.

Diomcoop, Mes que cures, Maitelan proiektu kooperatiboak ezagutu, @oscarmoron burkidearekin ikasi, eta Denendako, Enarak Koop. eta @koopfabrika bidez saretuko gara.

Lizarran zaintza langile migratuek sortu duten kooperatiba aurkeztuko dute. Plazera da bidelagunetako bat izatea.

@Talaioskoop @Olatukoop

Harian kontatuko dut:

Jardunaldia Lizarran da, Lizarraldean, kooperatiba eta sarearen lurraldean. Lurraldean eragitea ere helburu bat delako

Bestalde, Lizarra etortzea luxu eta gozamen estetikoa da.

sarea da jardunaldiaren antolatzailea, Lizarraldeko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko sarea, eta beraien lan-ildoetan sartu dute lurraldean sortu den zaintza kooperatibaren babes eta bidelaguntza egitea.

denendako.org/

Amaia Prieto Atxotegi sarekideak egin du sarearen eta jardunaldiaren aurkezpena.

Esperanza Vidal Moreno eta María Gómez Cevallosek aurkeztu dute Servicios Integrales mikrokooperatiba, zaintza eta zerbitzu anitzak eskaini, eta zaintza langileen baldintzak duintzea helburu duen lan elkartuko kooperatiba.

Ekonomia eraldatzaileak eta pertsona migratuek proiektuetan pertsona eta lanaren zentralitatea lotu ditu @oscarmoron talaioskideak bideo bitartez.
@Talaioskoop @Olatukoop

Edukiz betetako mahaingurua izan da elkarteko Carmen Mendozak gidatua, langile migratuek sortutako proiektu kooperatiboak erakutsi eta solasean jarri dituena:

kooperatiba, Onix Cerda eta Elisa Peredorekin: maitelan.eus

elkartea, Amelia Camposekin: mesquecures.org

kooperatiba, Marie Fayerekin: diomcoop.org

Zein garrantzitsua den erreferentzialetatik ikastea.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂

Amaitzeko, eta elkartekoen mokaduak jan aurretik, jardunaldiaren itxiera egin dugu kooperatibako Tania Siriany eta biok, @koopfabrika proiektuaren izenean, ikasturterako hiru erronka adieraziz:

1.- Proiektu gehiago identifikatu eta bidelaguntza prozesuak abiatu.

2.- Euskal Herriko pertsona migratuen kooperatiba eta elkarteak saretu.

3.- Euskal kooperatibismoan ikuspegi antiarrazista txertatu, eta pertsona migratuak langile kooperatibista izateko ibilbideak sortu.