mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

:fedibertsoa: Dabid

Euskararen mastodonteak: bihartik aurrera bi aukera ditugu, lehena, :ahobizi: eta :belarriprest: txapa armairuan gorde eta lortu dugun guzti honetaz ahaztu. Bigarrena, ordea, armairutik betirako irten eta :ahobizi: edo :belarriprest: nekaezinak bihurtu. Deserosoa izango da hasieran, baina etengabe saiatzeak ordain ederrak ditu.

Norberak aukeratu dezala bere jarrera, baina euskarak

@dabidnet
Deserosoa izan da beti, ez da nobedadea, ez gara gaur jaio ez gu eta ez euskararen aldeko borroka.
Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza dan( Ruper)...baina euskara maite dugu.

@Sorbeltz bai, batzuk urteetan zehar bizi izan gara etengabeko Euskaraldia baten. Hori hala da.

Baina beste batzuentzat, euskalgintzara Euskaraldiaren bitartez heldu diren horientzat, bada nobedadea. Baina esandakoa, ordaina nabarmena da.

@dabidnet Arrazoi osoa; neure irizipidea da:"ahal bada, euskaraz (beti #365egun)" . Kontua da Euskaraldia idatzizkora zabalduz: denok hemen eskubizi gara, baina zer gertatzen da begiprest-ekin?

@zaldun ba oso galdera interesgarria egia esan... baina ez daukat erantzunik. Naiz eta uste dudan egongo dela nor irakurri bai, baina eskinan begira gelditzen dena, asko esan gabe. Parrandetan moduan 😅

@dabidnet Partehartzearena? Baita, hala ere beste kasu honi buruz ari nintzen: adib, atzo "Herri txiki" saioan, Goizuetan lan egiten (eta bizi?) duen Edu, brasildar jatorrizkoa, eta Sebastian Lizasoren bertsoak hunkituta entzuten zituenak. Ba nahiz eta hemen beste hizkuntzetan (hasieran) aritu, badaukatela tokixa ere, begiprestetik eskubizira salto egiteko.

@zaldun bai, bai, hala da. Eta bada helburuetako bat, ez pentsa. Denon artean lortuko dugu 🙂