Euskarazko edukia kontsumitzen duten erabiltzaile kopurua neurtu egiten dute. Nabigatzailea konfiguratzen ikasi, hala eskatu dezan automatikoki. Zure sareko euskara lorratzak, etorkizuneko euskararen presentzia bermatzen laguntzen du!
@Eusbirusa zergatik sustatu Apple gailuen (edo beste edozein sistema eragile/aplikazio… pribatibo) itzulpena, software librea hor dagoenean komunitate euskaldun eta sendoarekin? Badakit 27.000 sinadura inguru jaso zirela, baina ez dut ulertzen zergatik egin lan musutruk munduko enpresa handienetariko batentzat librea izango ez den zerbait sortzeko.
Asmo txarrik gabe, zuon ikuspuntua ulertu nahiko nuke.
@dabidnet iGailuen euskaratzea adibide bat baino ez da, ikuspuntu guztietera iristeko asmotan. Izan ere software librearen erabilera sustatzea da helburu nagusia, euskaraz beti ere. Ahal diren sistemak hala ezartzen laguntzea, eta ezin direnak (bideokoa, kasu) gutxienez nabigatzailean euskara hizkuntza bezala lehenesten irakastea, horrek dakartzan ondorioak adieraziz. Bideo gehiago daude bidean. Helburua da euskararen biziraupen teknologikoan norbanakoen ekarpena sustatzea #ziberdoministikua!
@Eusbirusa egia esan bideora mugatu naiz, ez dut begiratu software librearen aldeko irakurketa egiten duzuen edo ez.
Euskararen biziraupen teknologikoa software librean dago, nire ustez.
Ez naiz aditua Apple kontuetan, baina esango nuke orain dela urte batzuk erabaki zutela euskara baztertzea.
Txapon horren beste aurpegia, soft librearen aldeko euskal komunitatea gara, non, besoak zabalik, euskararen (eta beste tokiko hizkuntz guztien) alde egin dezakegun guztia ongi etorria den